Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskadiko Guitar Hero txapelketa, Gaztearen eskutik

GAZTEA - GAZTEA
2008-12-11 09:12

Euskadiko Guitar Hero World Tour Txapelketa antolatu du Gaztea irratiak. Eguberrietan izango da EITBren Bilboko egoitzan eta sari potoloak jarriko dituzte jokoan.

Hiruko taldeetan hartu daiteke parte bertan. Batek abestu egin beharko du, beste batek gitarra jo eta hirugarrenak bateria jo.

Parte hartzeko guitarhero@eitb.com helbide elektronikoan eman behar da izena. Taldearen izena, taldekide bakoitzaren izen-abizenak, adina, herria eta kontakturako e-posta helbide bat jarri behar dira bertan.

15 urtetik gorako lagunei zuzendutako lehiaketa izango da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu