Poliziak lapurtu omen zuen entrenatzeko pankarta euskalduna
Sustatuzale batek duela urte pare bateko Iruñeko kontu batzuk gogorarazi dizkigu. La Sexta telebista kateko irudietan ageri den pankartak zein berdegune irudikatzen duen erakusten digu informazio horrek.
Hona La Sextako bideoan ikusitako pankarta, manifestariz mozorrotutako polizien eskuetan:

Argazkiak.org | Pankarta elebiduna © cc-by-sa: eduardo
Eta hona Iruñeko zein kontutaz ari garen erakusten duen irudia.

copyleft: Indymedia / Ilargi Gorria
Indymedia webguneko lotura hauetan daude argazki gehiago, eta kontuari buruzko informazioa:
- Baratz urbanoa eta auzokideen borroka Arrosadian
- Lapurrak eta mertzenarioak baratzetan
- Lapurrak itzuli dira
- Jazarpen poliziala
Kontua da, auzotarrek salatu zutenez, auzoan erreibindikazio honetarako erabilitako materiala lapurtu omen zuela poliziak. 2006. urtekoak dira albiste horiek. Protestaren pizgarria zen, berdegune abandonatu samar hura, txukundu beharrean, porlanez eta ekimen inmobiliarioz bete nahi zuela udalak.
Plan horiek aurrera egin dute, nonbait, eta orain obretan ari dira Arrosadiako parke hartan, Solar de Galle delakoan. Hona aurtengo iraileko albiste bat. Hor aipatutako haurtzaindegiaz gain, beste eraikin batzuk ere ba omen doaz inguru horretan (iazko beste albiste batean irakur daitekeenez)
Eskerrik asko oz/iker Sustatuzaleari, abisu emateagatik.
Erantzunak kargatzen...