Argazki eta bideoen bidez, KREA Adierazpen Garaikidearen web-orrialdea bisitatzen dutenek Betoño komentuko birmoldaketa-lanen berri izango dute. Eraikin neogotiko zaharra, zentro moderno, denontzat irekia eta praktiko batean bihurtuko da eta bertan programatutako kultura- eta aisialdi-beharrei egokituko zaie.
"Komentu zaharraren eta kristalezko eraikin berriaren arteko elkarrizketa" arkitektoek proposatutako konponbidea da.
Caja Vital Kutxak bultzatutako KREA web-orriak Betoñuko bere egoitza berriko lanetara gerturatzeko aukera ematen digu.
Lanen garapena eta aurrerapena ezagutzeko interesa duten pertsonek, sarearen bidez haien berri jakin ahal izango dute, hamabost egunetik behin proiektu arkitektonikoaren irudiak sartuko baitira.
Eraikin neogotikoak, proiektu abangoardista horretarako instalazioak barne hartuko ditu, gizarte-eskakizunei, gaur egungo ikuspegi solidario batetik eta gizarte-, ekonomia- eta kultura-aurrerapena erraztuz, erantzuteko helburuarekin.
Roberto Ercilla eta Miguel Ángel Campo arkitektoak arduratuko dira Europan bakarra den eta hainbat diziplinatako tailerrak, ekipamendu tekniko profesionala eta artisten ostatua izango dituen proiektu handi horretaz.
Komentu zaharraren eta eraikin berriaren arteko elkarrizketa da, egileen euren hitzetan, Betoñuko zentro berrirako proposatzen den soluzioa.
KREAren proiektu arkitektonikoa, aurreikusitako erabilera eta zirkulazio berrietatik abiatuta egituratzen da. Horrela, erabiltzailearen eta noizbehinkako bisitariaren artean bereizten da. Noizbehinkako bisitariaren ibilbidea kristalezko eraikin berritik doa, non jarduera zehatzak dauden "informazioa, denda, kafetegia eta jatetxea", azken hori 23 metroko altueran.
KREAko erabiltzailea komentu zaharraren barnean sartzen da, non heziketa- eta produkzio-jarduera guztiak egingo diren: tailerrak, ikasgelak, entsegu-aretoak, grabazio-estudioak, laborategiak, etab. Klaustroa estalia izango da eta haren barruan topaketako eta erakusketako gune bat egongo da. Ezin ditugu ahaztu estalkiaren azpian artistak eta zentroaren lankideak hartuko dituzten bederatzi egoitzak ere.
Azkenik, kudeaketa-taldeak bere sarbidea izango du, bai eta eraikin zaharrean kokatutako lan-eremuak ere.
KREAk Sancho el Sabio Fundazioarekin partzela partekatuko du. Komentuko hilerri zaharrean eraikitako gune abangoardista hori ere Vital Kutxaren Gizarte Ekintzarena da eta, bertan, munduko euskal dokumentu-funts garrantzitsuenak daude.
KREAren eta Sancho el Sabio Fundazioaren egoitza berriak 16.000 metro karratu baino gehiagoko partzela batean egongo dira eta aire zabaleko jarduerak egiteko erabili ahal izango den lorategi baten bidez egongo dira lotuta. Betoñuko kultura-gunea Vital Eraikinetik Vital Kutxaren altzairuzko eta kristalezko egoitza nagusi berria Salburuan oso gertu dago.
Informazio gehiagorako: www.kreared.com
Erantzun
Sartu