Interneten erruz, musikarik gabe gelditzeko arriskuan gaude, dio EITBk
2008-12-17 09:12
IKTeroak irakasleen blogean aurkitu dugu iragarki honen azalpena. Transkribapena gutxi gora-beherakoa da, ez baitugu aurkitu iragarkia bera inon.
IKTeroek lotzen dute kontua publikoa eta bereziki gazteak pirateriaren mamuarekin izutzeko eta adoktrinatzeko egiten diren kanpaina ofizialekin. Izan ere, ez bakarrik industriaren ordezkariek (SGAE, Cedro...) egiten dituzte kanpaina hauek, babes ofiziala ere izaten dute: ministerio eta kultura sailak, hezkuntza sareak, irrati-telebista publikoak...
Adoktrinazio ekimen hauen artean IKTeroen post horretan azpimarratzen dena, bereziki ikaragarria da: pirateriaren aurkako eskola funtzio bat. Informazioa beste mezu batekin osatu dute IKTeroek: Egileen eskubideak eta eskola.
Erantzunak kargatzen...