Kepa Junkerak Jaurlaritzaren 200.000 euro lortu zituen iaz beste proiektu baterako
2008-12-15 12:12
2006ko abenduan erabaki zen kontratua ematea Kepa Junkerari proiektu horretarako. 2007ko hemerotekako zenbait albistek kontatzen dutenez, eguraldiarekin lotutako soinuen bilduma bat egitea zen koxka, eta 15 laguneko lantalde batek egin behar zuen lan horretan.
2007an iragarri zenez, 2008an egin behar zen publiko lan hau, baina ez dugu erreferentzia berriagorik aurkitu, lana amaituta dagoen ala ez.
Horra 2007ko albiste horietako batzuk:
Nomadas del Viento, bestalde, ez da izen batere originala. Le peuple migrateur (2001) film dokumental ederrari gaztelaniaz emandako izenburu itzulia da.
Erantzunak kargatzen...