Teknologia albisteak

Negu-udako ordutegi aldaketak, kalterako omen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-12-15 : 09:12

AEBetako Indiana estatuan egindako ikerketa baten arabera, alferrik da uda/neguko ordutegi aldaketen eragina energia aurrezteko orduan. Izatekotan, gehiago kontsumitzen omen da aldaketaren ondorioz.

The New York Times-en argitaratu da artikulua.

Artikuluko datu adierazgarrienak:

  • Urteak dira Mendebaldeko estatuetan neguko eta udako ordutegi aldaketetan ordulariak aurrera eta atzera ordubete dabiltzala, baina horren energia aurrezteko efektuez, datu zehatzik apenas den inon.
  • Indianan aztertu ahal izan dute hau berriki, AEBetako estatu horretan, ordu aldaketa ez dutelako egin 2006a baino lehenago, eta aldaketarekin hasi direnean, datuak alderatzeko aukera izan dute.
  • Indiana, bederen, ez da energia aurrezten: gehiago kontsumitzen da. Etxebizitza bakoitzeko 3.3 dolar gehiago urtean argindarraren fakturan.

Artikulugilearen arabera, ordu aldaketaren ideia Benjamin Franklin-i zor zaio (politikari eta zientzialari amerikarra). Kandeletan gutxiago gastatuko zela pronostikatu zuen hark. Agian kandeletan bai, argitan, baina efektu kontrakoa gertatzen omen da, Indianakoaren arabera, etxeetako berokuntzan eta udako aire girotuko gastuan. Kandelak kontuan hartu zituen Franklinek (1706-1790), ez aire girotua.

Artikuluaren autoreak iradokitzen du Barack Obamak kasu egin beharko liokeela bere hauteskunde programari, eta koherentziaz, ordu aldaketa ezabatu.

Erantzun

Sartu