Teknologia albisteak
1

'Teknopolis' telebista-saioak web gune berria estreinatu du

Erabiltzailearen aurpegia
Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2008-12-17 : 16:12

Teknopolisek, Elhuyar Fundazioak EITBrentzat ekoizten duen zientziari eta teknologiari buruzko telebista-saioak, web gune berria estreinatu du: http://teknopolis.elhuyar.org. Web gune berrian, 2007ko urritik aurrera emititu diren Teknopolisen programa guztiak aurkituko ditu erabiltzaileak, osorik edota erreportajeka.

Informazioa eskaintzeaz gain, osasunari buruz ditugun galderak bidaltzeko aukera izango du web gune berriak, eta programan bertan horiei erantzuten saiatuko da Teknopoliseko lantaldea astero-astero. Gainera, hurrengo asteko programaren aurrerapena ere egongo da ikusgai web gunean. Astero, telebistan eman diren saioaren edukiak jarriko dira web gunean. Edukiak euskaraz eta gaztelaniaz egongo dira.

Teknopolisen web guneak telebista-saioak berak dituen atalak ditu:

-Erreportajeak: zientzia- eta teknologia-gaiei buruzko berriak erreportaje-formatuan (medikuntza, astronautika, biologia, ingeniaritza…).

-Elkarrizketak: Teknopoliseko platoan zenbait adituri egindako elkarrizketa laburrak.

-Bi hitzetan: zientziari eta teknologiari buruzko albisteak eta bitxikeriak formatu txikian.

-Mundu Ikusgarria: gure planetako txoko liluragarrienak, naturak sortutako altxorrak, fenomeno geologiko ikusgarriak eta urruneko paisaiak.

-Pilulak: 90 segundoko atal laburra, azkarra eta dinamikoa, oinarrizko zientziaren inguruko galde-erantzunak.

-Osasun-galderak: Maider Egüések ikusleek bidalitako galderei erantzuten die astero-astero.

-Monografikoak: programa osoa (30 minutu) gai nagusi eta bakar bati eskainia.

Hala, erabiltzaileak programak osorik ikusteko edo deskargatzeko aukera izateaz gain, atal bakoitzean emititzen diren edukiak banaka ikusteko edo deskargatzeko aukera izango du. Era berean, edukien bilaketak gaika ere egin ahal izango ditu.

Maider Egüések zuzentzen eta aurkezten duen saioa ETBko hiru kateetan emititzen da astero, egun eta ordu hauetan: asteazkenetan, gaueko 21:30ean ETB3n; igandeetan, goizeko 11:15ean ETB2n, eta arratsaldeko 20:00etan ETB1en.

Teknopolis telebista-saioa erakunde hauek babesten dute: Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak.

Erantzunak

B.
2008-12-18 : 21:40

Ba ederto, ze programa primerakoa da!, ETBn salbatzen den bakarretakoa. Gainontzeko kateetan badira antzerako beste batzuk, baina ez dira hain onak. Programa interneten jartzea notizia ona da, telebistan ordutegi xelebrea daukalako!



Zorionak, eta eskerrik asko!



Teknofan!!!



*Teknopolisek*, "Elhuyar Fundazioak":http://www.elhuyar.org "EITBrentzat":http://www.eitb.com ekoizten duen zientziari eta teknologiari buruzko telebista-saioak, web gune berria estreinatu du: "http://teknopolis.elhuyar.org":http://teknopolis.elhuyar.org. Web gune berrian, 2007ko urritik aurrera emititu diren *Teknopolisen* programa guztiak aurkituko ditu erabiltzaileak, osorik edota erreportajeka.

> Informazioa eskaintzeaz gain, osasunari buruz ditugun galderak bidaltzeko aukera izango du web gune berriak, eta programan bertan horiei erantzuten saiatuko da *Teknopoliseko* lantaldea astero-astero. Gainera, hurrengo asteko programaren aurrerapena ere egongo da ikusgai web gunean. Astero, telebistan eman diren saioaren edukiak jarriko dira web gunean. Edukiak euskaraz eta gaztelaniaz egongo dira.

>

> "*Teknopolisen* web guneak":http://teknopolis.elhuyar.org telebista-saioak berak dituen atalak ditu:

>

> -**Erreportajeak**: zientzia- eta teknologia-gaiei buruzko berriak erreportaje-formatuan (medikuntza, astronautika, biologia, ingeniaritza…).

>

> -**Elkarrizketak**: Teknopoliseko platoan zenbait adituri egindako elkarrizketa laburrak.

>

> -**Bi hitzetan**: zientziari eta teknologiari buruzko albisteak eta bitxikeriak formatu txikian.

>

> -**Mundu Ikusgarria**: gure planetako txoko liluragarrienak, naturak sortutako altxorrak, fenomeno geologiko ikusgarriak eta urruneko paisaiak.

>

> -**Pilulak**: 90 segundoko atal laburra, azkarra eta dinamikoa, oinarrizko zientziaren inguruko galde-erantzunak.

>

> -**Osasun-galderak**: Maider Egüések ikusleek bidalitako galderei erantzuten die astero-astero.

>

> -**Monografikoak**: programa osoa (30 minutu) gai nagusi eta bakar bati eskainia.

>

> Hala, erabiltzaileak programak osorik ikusteko edo deskargatzeko aukera izateaz gain, atal bakoitzean emititzen diren edukiak banaka ikusteko edo deskargatzeko aukera izango du. Era berean, edukien bilaketak gaika ere egin ahal izango ditu.

>

> Maider Egüések zuzentzen eta aurkezten duen saioa "ETBko":http://www.eitb.com hiru kateetan emititzen da astero, egun eta ordu hauetan: asteazkenetan, gaueko 21:30ean ETB3n; igandeetan, goizeko 11:15ean ETB2n, eta arratsaldeko 20:00etan ETB1en.

>

> *Teknopolis* telebista-saioa erakunde hauek babesten dute: "Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailak":http://www.euskadi.net, "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak":http://www.euskadi.net, "Euskal Herriko Unibertsitateak":http://www.ehu.es eta "Mondragon Unibertsitateak":http://www.mondragon.edu/.

Erantzun

Sartu