Teknologia albisteak

Gose, Une eta Betagarriren kontzertua zuzenean Internet bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2008-12-05 : 14:12

Euskararen Eguna 2008 ospatzeko, gaur Bilboko Plaza Barrian Gose, Une eta Betagarri taldeen kontzertua Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean Internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Kontzertua gaur arratsaldeko 20.00etan hasiko da Bilboko Plaza Barrian eta Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean iragarri denez, Bizkaiko Foru Aldundiaren webean bertan kontzertua zuzenean ikusi ahal izango da, streeming sistema erabiliz zabalduko da eta. Ez dago argi zein helbidetan, beharbada Bizkaimedia TB-n

Kontzertuan, ikusleek aukera izango dute iritzia eman, parte hartu eta erabakitzeko, baita kontzertuan bertan ez dauden beste batzuei sorpresa emateko ere.

Musika eskatzea SMS bidez, beste pertsona batzuek egindako deiekin, eta abestiak zuzen-zuzenean bidaltzeko aukera izango da.

Iragarri denez, modu bi egongo omen dira, parte hartzeko:

  • lehenengoa, kontzertuan daudenek SMSak bidaltzea Plaza Barritik bertan jarriko den pantaila erraldoi batera, eta botoa ematea taldeek kontzertua amaitzeko joko dituzten abestien alde.
  • bigarrena, berriz, kontzertuan jarriko den zenbakira SMSa bidaltzea lagun baten telefonoarekin; sistemak, zuzenean deituko dio lagun horri eta ikusleen artean dagoenak bidali dion mezua eta kontzertuko minutu bi zuzenean entzun ahal izango ditu.

Ekitaldi honen antolaketa eta prestaketan Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalak, Euskaltel eta Irontec enpresekin batera ibili dira, eta erabili diren teknologia gehienak software librea izan dira: GNU/Linux, IP Asterisk, i:SMS eta Red5 streaming-arentzat, aurrerago Elgoibarko IMH - Makina Erramintaren Institutuak nazioarteko formakuntza POI jardunaldiak zuzenean emateko erabili zuena.

Erantzun

Sartu