Goizeko 10:30etarako Landako ingurua gaztez beteta eta gaurko agenda gainezka, baina arratsaldeko 18:30etan izango da Durangoko Azokaren inaugurazioa. Azokaren inaugurazio ekitaldian Gerediaga Elkarteak hasierako minutuak Mikel Laboa gogoratzeko erabiliko ditu eta gero, "Ahozkotasunetik Irudimenera Durangotik pasatuz" berbaldia emango du Eneko Olasgastik.
Abian da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 43. edizioa eta goizeko 10:30etarako Landako ingurua gaztez beteta izan da. Azokako karrajo guztiak bete dituzte. Liburu eta disko artean batzuk, makillaje lanak ikusten besteak, graffitia egiten hainbat eta break-dance zein hip-hop pausuak ikasten.
Arratsaldeko 18:30etan izango da inaugurazio ekitaldia, abenduaren 5ean, Elkartegian. Gerediaga Elkarteak hasierako minutuak Mikel Laboa gogoratzeko erabiliko ditu. Gero, Eneko Olasagasti aktore, zine zuzendari eta gidoilariak emango du sarrera hitzaldia. "Ahozkotasunetik Irudimenera Durangotik pasatuz" izenburua duen berbaldia emango du. Irudia Azokako gai nagusia izanda prestatu du ekitaldia.
Azokako egitarau osoa egunez egun, katalogoa edo azken berriak Durangoko Azokaren webgunean eta Olmako tximiniatik blogean aurkituko dituzue.
Erantzun
Sartu