Informatikari Euskaldunen Bilkura 2009: parte hartzeko deialdia
Badator, badator berriro ere!
Biurteko izaera duen informatikarien bilkura antolatzen hasi gara, eta 2009an ospatuko dugun bilkura berriaren gai nagusia Internet izango da.
Ohi bezala, gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango ditugu IEB09:Teknologia berriak, gaur eta bihar lelopean antolatu dugun honetan.
Ez gelditu begira, zure ekarpena bidali
Bestalde, Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa bezalako ideietatik aparte ikusi. Hori dela eta, gaiaren inguruan izandako esperientziak bilkurako partaideekin eta etorkizunean filosofia horren parte izan nahi dutenekin konpartitzea aberasgarria izango da.
Eta aurreko ekitaldietan bezala, euskaraz garatutako edozein klaseko software-produktuak aurkezteko beta ere eman nahi genuke.
Esperientzia edo software produktu bakoitza azaltzeko hamabost minutu izango dira, eta beste bost galdera-erantzunetarako.
Animatu zaitez eta bidali egiguzu zure proposamena!
Deialdi honen inguruko informazio gehiago jasotzeko UEUko jardunaldiaren orrian KLIK egin: IEB'09
(laster BLOGA ere martxan jarriko dugu... ADI!!)
Erantzunak kargatzen...