Prest dugu jada Sustatuko hauteskunde kalkulagailu bikoitza, Demokrazia 3 Milioi plataformaren izenean emandako bozak zenbatzeko gauza dena. Kalkulagailu honetan datuak behin sartu, eta emaitza bikoitzak erakusten ditu. Zerrenda debekatuen aldeko bozak kontuan hartuta, edo hartu gabe. D'Hondt legearen kalkuluak bi aldiz egiten dira, eta eserleku banaketa modu batean edo bestean egiten da.
Kontseiluak datorren martxoaren lehenean EAEko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdien hautes-egitarauak aztertu ditu, jasotzen dituzten proposamenek euskararen normalizazioari nola eragin diezaioketen baloratzeko.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila kexu da nonbait ez delako bere bertsioa ezagutzera eman saretik kendutako EGA azterketa digitalizatuen auzian. Joan den astean ohar bat banatu zen, baina ez dirudi iritsi denik Euskaljakintza gunera, azterketak argitaratu ziren lekura. Sustatura ez du inork ohar hori bidali. Eta Hezkuntza Sailaren webgunean ere ez dute argitaratu.
UNED Bergara Zentru Elkartuak Internet bidezko "Etnografia: Bizitza-istorioak egin eta hauen azterketa" ikastaroa antolatu du. Ikastaroak ikerkuntza biografiko-narratibo bat egiteko metodologian eta lan tresnetan sakontzea du helburu.
Gauza jakina da hizkuntza gutxituen alorrean hedabideek duten garrantzia hizkuntza komunitate horien gizarte bizitza trinkotzeko, hizkuntza horiek tokiko errealitatearekin lotzeko eta haien eguneroko baliagarritasuna eta erabilgarritasuna handitzeko. Hori horrela, kezkagarria da oso Nafarroan euskarazko hedabideek bizi duten egoera larria Nafarroako Gobernuak haietarako diru laguntzak ia desagerrarazi ondoren.
Musikaren, soinuaren, ingeniaritza elektronikoaren edo instalazio elkarreragileen alorrean lan egiten duten edo hauetan jakin-mina duten sortzaile eta artistei zuzendutako lantegi teoriko-praktikoa: Post-Computational Instruments. Otsailaren 25-26an eta martxoaren 5-6an.
Idoia Mendiak bere blogean dioenez , PSE-EE gobernura heldu ezkero, hezkuntza sarean Microsoft Office OpenOffice-gatik ordeztuko luke. Ondooooo !! Hauteskunde garaian gaude, gari ona politikoei konpromisoak ateratzeko. Gu 2.0 biztanleak gera, sarea erabiltzen dugu komunikatzeko, gure iritsia plazaratzeko, egoerak salatzeko, eskaerak egiteko. Gure politikoek 2.0 izateko kapaz dira? Gure galderei erantzuteko sarea erabiltzeko kapaz izango dira?
1989ko otsailaren 20ean aurkeztu ziren lehen 57 intsumisoak Gobernu Militarretan. Azaroa eta urtarriletik koartelean beharko lukete, aurrez jakinarazi zieten militarrei Derrigorrezko Soldaduskari uko egiteko erabakia: hala ere soilik 5 gazte izan ziren atxilotuak hasieran. Partaidetzan oinarritutako mugimendua izan zen intsumisoa, eta orain www.intsumisioa.com ataria zabaldu dugu denon artean gertatutakoa kontatu dezagun.
Prentsaurrekoa gaur Donostian: EGA azterketa prestatzeko baliabideen doaneko web-gune berri bat jarriko da martxan Interneten. Horixe aurkeztuko digute 11.00etatik aurrera AEK-k, Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasle Maite Goñik eta EHUko iKide ekimenak. Duela gutxiko aurrekariak hor direlarik, agian interesgarria izango da. Sustatun zuzenean jarraituko dugu, agian zuen laguntzarekin.
Aurreko astean CISek argitaratutako hauteskunde inkestan ez dira emaitzak datu jakingarri bakarrak. Ama hizkuntzari eta hizkuntza gaitasunari buruzko datuak ere bazeuden; aukera politikoaren araberakoak gainera! Alegia, zer bozkatzen dugun euskaldunok, elebakar erdaldunekin alderatuta, adibidez. Betiri izeneko sustatuzale batek eman digu pista interesgarri hau, agian sekula aurretik egin gabeko azterketa.
UEU eta Hendaiako AKELARRE elkarteek beraien indarrak batu eta Ipar Euskal Herriko elkarteei zuzendutako ikastaro zikloa antolatu dute bigarren urtez. Ziklo honen helburua Ipar Euskal Herriko errealitatetik abiatuta, elkarteei eguneroko lana modu eraginkorragoan burutzeko tresna teoriko eta praktikoak eman, elkarteen arteko harremana sustatu eta beraientzat elkargune izateko ekitaldia antolatzea da.
Osakidetzaren Enplegu Publikoaren Eskaintzaren azterketa prestatzeko tresnak kaixo.com-en jarri ditugu. Hementxe joango dira argitaratzen.
Baltasar Garzon epaileak debekatu egin ditu Askatasuna alderdiaren eta Demokrazia 3 Milioi taldeen webguneak. Hartutako gainerako neurrien artean (espetxeratzeak, hauteskundeetatik kanpo uztea eta abar), txikikeria izango da Interneteko kontu hau, baina adi egongo gara, oraingoz, egon, sarean dagoelako D3M-ren webgunea, debekatu dizkioten papeletak PDF formatuan edonorentzat inprimagarri jartzen.
Microsoftek "Microsoft Local Language Program Award" saria emango dio gaur Eusko Jaurlaritzari, Vista sistema eragilearen eta Office paketearen azken euskarazko lokalizazioak babesteagatik. Euskaratze lan hori Microsoftek ordaindu eta enkargatu zituen, baina promozioan Eusko Jaurlaritzak lagundu zuen.
Soziolinguistika Klusterrak antolatuta datorren otsailaren 20an burutuko da II. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia Donostiako Miramon Zientziaren Kutxagunean. Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, eta, beraz, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izan nahi du. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak izango dira eskura dauden datuak partekatzeko eta horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta Kultur Errota babesteko zuen lankidetza hitzarmena bertan behera utzi du. Erabaki horren aurrean, Topagunea eta Kultur Errotaren aldeko adierazpen publiko egin du Topaguneak gaur Donostian emandako prentsaurrekoan, eta adierazpen horrekin bat egiteko kanpaina hasi du bere webgunean.
EITBk, Pausoka ekoiztetxeak, Eusko Jauirlaritzako Hezkuntza Sailak eta SPRIk antolatuta, eta Bizkaia Enpresa Digitalak koordinatuta, Revolución Online Gazte Logelan jardunaldia izango da bihar (otsailak 18) EITBren Bilboko egoitzan, goizeko 9.30etatik 19.30etara.
Bideojokoak euskaratzea, teknikoki ea posible zen eta nola egin zitekeen ikertu gura nuen. Horrela joko bati eskua sartu nion moldagarria dela erakusteko. Orain gakoa, gaur egun arte euskaratik at egondako mundu hau Eusko Jaurlaritzak serio hartzea da kontua eta berarekin lanean has daitezela.
Proiektu berritzailea jarriko du martxan laster Behe Bidasoako Komunikabideak enpresak: Behe Bidasoako Hitza. Egunero hainbatetan berritzen den webguneak, egunero interneten flash edo pdf formatuetan eskuragarri izango den e-gunkari batek eta astero banatuko den papereko edizioak osatzen dute proiektua.
Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkarteak, EJIEk, lehiaketa publikora atera du SAP enpresa softwarea euskarara itzultzeko estrategia definitzeko kontratu bat.