UEU eta Hendaiako AKELARRE elkarteek beraien indarrak batu eta Ipar Euskal Herriko elkarteei zuzendutako ikastaro zikloa antolatu dute bigarren urtez. Ziklo honen helburua Ipar Euskal Herriko errealitatetik abiatuta, elkarteei eguneroko lana modu eraginkorragoan burutzeko tresna teoriko eta praktikoak eman, elkarteen arteko harremana sustatu eta beraientzat elkargune izateko ekitaldia antolatzea da.
Ikastaroak Hendaian emango dira.
Dagoeneko izena emateko epea irekia dago.
Informazio gehiago: Joseba Manterola iparraldea@ueu.org 05 59 25 60 56 UEUren Iparraldeko ordezkaritza 1, Arsenal Plaza 64100 Baiona
Erantzun
Sartu