Proiektu berritzailea jarriko du martxan laster Behe Bidasoako Komunikabideak enpresak: Behe Bidasoako Hitza. Egunero hainbatetan berritzen den webguneak, egunero interneten flash edo pdf formatuetan eskuragarri izango den e-gunkari batek eta astero banatuko den papereko edizioak osatzen dute proiektua.
Behe Bidasoako Hitza-ren 0 zenbakia asteburuan banatu dute, eta era horretan eskualde hartan (Biriatu, Hendaia, Hondarribia, Irun eta Pausu) zegoen hutsunea betetzeko aurreneko pausoa eman da.
Bertako Hedabideak (EKT), Pausu Media (Antxeta Irratia), Irun Iruten euskara elkartea, Hondarribiko Bagartian euskara elkartea eta Hendaiako euskalgintza daude, besteak beste, proiektuaren sustatzaileen artean. Aurreneko zenbakia martxoaren 27an argitaratuko da. Eskualdearen beraren beharretara eta garai berrietara egokitutako proiektua izango da, berritzailea, eta, hala, hiru adar izango ditu Behe Bidasoako Komunikabideak SM-k gidatuko duen proiektuak:
Erantzun
Sartu