Hauteskundeei begira galdera konkretu bat talde politikoentzat
Idoia Mendiak bere blogean dioenez , PSE-EE gobernura heldu ezkero, hezkuntza sarean Microsoft Office OpenOffice-gatik ordeztuko luke. Ondooooo !! Hauteskunde garaian gaude, gari ona politikoei konpromisoak ateratzeko. Gu 2.0 biztanleak gera, sarea erabiltzen dugu komunikatzeko, gure iritsia plazaratzeko, egoerak salatzeko, eskaerak egiteko. Gure politikoek 2.0 izateko kapaz dira? Gure galderei erantzuteko sarea erabiltzeko kapaz izango dira?
Obamak erakutsi digu Politika 2.0 ere egin daitekeela, zer iruditzen zaizue guk ere gure politikoei 2.0 izatea eskatzen badiegu ?
Hauteskundeetara aurkezten zeraten talde politikoak, galdera konkretu bati erantzuteko prest ?
Salatu nahi dugun egoera
- Orain arte Eusko Jaurlaritzak aurrera eraman duen softwarekiko politikaren kontra gaude, eta egoera hau askotan salatu izan dugu (1 ,2 , ...)
- Krisi ekonomikoan murgilduta gauden garian hezkuntza sistema publikoan MS Officeko lizentziak erosteko 600.000 euro gastatzea lotsagarria iruditzen zaigu, batez ere kalitatezko, doako eta euskaratutako tresnak dauzkagunean software librearen eskuz: OpenOffice .
- Aldarrikapen hau geurea eginez, Software librea nahi dugu ekimena 1648 herritar eta 82 taldek sinatu dugu orain dela gutxi.
Eskaera konkretua
Gobernura heltzen bazarete, migratuko zenukete hezkuntza sistema osoa Microsoft Office-etik OpenOffice-era ?
Ez dakit talde politikoren bat animatuko ote den post honi erantzutera (ez daukat esperantza handirik), baina plazaratu duten inkestak diotenez, ehuneneko handi batek oraindik ez dugu erabaki nori emango diogun gure bozka. Neri etxean jasotzen dudan propaganda-spam horrek baino gehiago (zuzenean birziklatzera botatzen ditut), eragingarriagoa iruditzen zait herritarron galdera konkretuei erantzutea.
Bukatzeko, lehen Obama aipatu det, berak ere OpenOffice jarriko zuela agindu zuen ,ea zer egiten duen.
Pedro Arreitunandia, Tolon
Erantzunak kargatzen...