Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hezkuntza Sailaren ikuspuntua EGA azterketen auziaz

Sustatu
2009-02-24 09:02

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila kexu da nonbait ez delako bere bertsioa ezagutzera eman saretik kendutako EGA azterketa digitalizatuen auzian. Joan den astean ohar bat banatu zen, baina ez dirudi iritsi denik Euskaljakintza gunera, azterketak argitaratu ziren lekura. Sustatura ez du inork ohar hori bidali. Eta Hezkuntza Sailaren webgunean ere ez dute argitaratu.

Hezkuntza Sailak joan den astean banatutako oharraren aipu bi prentsan aurkitu ditugu.

Berriaren kontakizunaren arabera, hala dio Hezkuntza Sailak: «Ez dugu eskabiderik jaso, ez ahoz eta ez idatziz, 2007ko eta 2008ko EGA azterkeketak sarean jartzeko».

Berriak gehitzen du Hezkuntza Sailak jakinarazten duela 2001etik 2006ra bitarteko azterketak Sailaren webgunean daudela jarrita. Azken bi urteetako azterketak «aurreraxeago» jarriko omen dituzte: «Paperezko edizioak bere bidea egiten duenean».

Diario Vascoko kontakizuna, erdaraz, beste hau da: Por su parte, el Departamento de Educación emitió ayer una nota de prensa en la que manifiesta que concederá el permiso para el uso en internet de los exámenes de EGA de 2007 y 2008 «una vez se haya recibido solicitud en ese sentido y transcurrido el plazo de distribución y venta del libro, para no perjudicar al sector editorial, que lógicamente también tiene sus derechos». Educación dice en su nota que sí recibió solicitud de la ikastola Jakintza para digitalizar y poner en internet los exámenes de 2005 y 2006, y que se le concedió permiso, pero que en este caso no hubo solicitud, y «no es posible, por tanto, autorizar algo que no ha sido previamente solicitado», y añade que «los derechos de autor y edición deben ser respetados». Sobre Maite Goñi manifiesta que «ve con agrado» su trabajo y recuerda que la Administración también ha publicado en un sitio web suyo los exámenes de 2001-2006 y que «algo más adelante» publicará los de 2007-2008.

Hezkuntza sailaren webgunean hemen daude azterketok, PDF-ak 2001etik 2006ra bitartean, eta audio fitxategiak ere bai (mp3) 2005 eta 2006an.

Ohar hori banatu zen, nonbait, AEK-k, Maite Goñik eta EHUk EGA prestatzeko e-gela ekimena aurkeztu zuten egun berean. Baina oharra bere osotasunean ez dugu, ez baitu Hezkuntza Sailak bere webgunean argitaratu.

Ondoren, igandean Euskadi Irratiko goizeko blogarien tertuliarekin batera, Hezkuntza Saileko arduradun batek, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendari Ibon Asenjok hitz egin zuen. Joxe Rojas tertuliakideak eta Ainhoa Ezeizak komentatu dute Asenjok esandakoa, eta entzun ere egin daiteke, Rojasek sareratutako grabaketa honetan. Asenjo 1. minututik aurrera mintzo da.

Batetik eta bestetik laburbiltzeko, Hezkuntza Sailaren ikuspuntua:

  • Ez dute izan aukerarik beren ikuspuntua azaltzeko.
  • Ez zaiola inori 2008koak argitaratzeko baimenik eman, eskatu ere ez baitu inork halako baimenik eskatu.
  • Copyrighta errespetatu behar da.
  • Aurrerago argitaratuko direla azterketok, liburuak bere bidea egin eta gero, 2001 eta 2006 artekoak argitaratu izan diren bezala.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu