Prest dugu jada Sustatuko hauteskunde kalkulagailu bikoitza, Demokrazia 3 Milioi plataformaren izenean emandako bozak zenbatzeko gauza dena. Kalkulagailu honetan datuak behin sartu, eta emaitza bikoitzak erakusten ditu. Zerrenda debekatuen aldeko bozak kontuan hartuta, edo hartu gabe. D'Hondt legearen kalkuluak bi aldiz egiten dira, eta eserleku banaketa modu batean edo bestean egiten da.
2003ko udal eta foru hauteskundeetara begira prestatu zuen Sustatuk lehen hauteskunde kalkulagailu egokitua. Batasunaren legez kanporatzearen ondoren, Autodeterminazioaren Biltzarrak (AuB) eta beste zenbait herri plataforma aurkeztu ziren orduan, baina alderdien legeak denerako balio duenez, debekatu egin zituzten.
Orduko kalkulagailu hura beste hauteskunde batzuetarako ere moldatu izan dugu Sustuan. Eta, orain, martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen txanda da.
Nola dabilen probatzeko, test bihurri bat egin dugu. 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak pasatu ditugu kalkulagailutik. Orduan EHAK aukera legala izan zen, baina debekatu izan balute eta haren botoak baliogabetzat jo izan balituzte?
Hauxe zatekeen hauteskunde ukroniko horren osaketa:
Alderdia | Emaitzak | EHAK baliogabetu balute EAJ-EA | 29 | 34 PSE-EE | 18 | 20 PP | 15 | 17 EB | 3 | 3 Aralar | 1 | 1 EHAK | 9 | 0
Bi gazta ere egin ditugu
Gehiengo osoa, 38 eserleku.
Horra, hiru probintzietan irtengo liratekeenak, kalkulagailuaren bidez ateratako pantaila irudietan. Datuak Euskadi.net-etik atera ditugu.
Aurtengo kalkulagailura moldatzeko, EHAK-aren orduko bozak D3M epigrafearekin kalkulatu ditugu.
Horra, Bizkaiko emaitza simulazioa:
Argazkiak.org | Hauteskunde kalkulagailuaren simulazioa, Bizkaia © cc-by-sa: sustatu
EAJ-EA koalizioa izan zen orduan. Oraingo simulazio honetarako, EAJ epigrafea erabili dugu.
Azpian, Gipuzkoako simulazioa.
Argazkiak.org | Hauteskunde kalkulagailuaren simulazioa, Gipuzkoa © cc-by-sa: sustatu
Azkenik, Arabako simulazioa. Unidad Alavesaren botoak ageri dira Besterik epigrafean.
Argazkiak.org | Hauteskunde kalkulagailua, Araba © cc-by-sa: sustatu
Zorionak.
Lezio bat da jende askorentzako, eta jarrera duina eta osoa erakusten du.