Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkarteak, EJIEk, lehiaketa publikora atera du SAP enpresa softwarea euskarara itzultzeko estrategia definitzeko kontratu bat.
Knkurtsoarei buruzko informazioa EJIEren webgunean dago, baina pleguaren PDFa lortzeko, izena eman behar da, EJIEko lehiaketa guztietan bezala. Lana aurreratzeagatik, hona ekarri dugu guk: Sap_euskaraz.pdf
Kontratua 90.000 eurorako da, eta bertan adierazten denez, ez da lehen aldia SAP euskaratzen dena. SAP R/3 4.6 c programa euskaratu zen bere garaian, baina zaharkitua geratu omen da, eta gertatu den aldaketa teknologikoa hain da handia ezern itzulpen hura berrerabil daitekeenik ez du uste EJIEk, pleguak dioenez.
Euskaratutako SAP hura hemen lortu daiteke.
SAP R/3 haren gaur egungo bertsioei MySAP ERP esaten zaie. ERP bat edo Enterprise Resource Planning delakoa termino generikoa da, enpresa bateko barne-kudeaketarako programa informatiko handi baten sinonimo. Merkatu horretan SAP produktuak oso ezagunak dira, lizentziapekoak jakina, eta garestiak.
Erantzun
Sartu