Prentsaurrekoa gaur Donostian: EGA azterketa prestatzeko baliabideen doaneko web-gune berri bat jarriko da martxan Interneten. Horixe aurkeztuko digute 11.00etatik aurrera AEK-k, Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasle Maite Goñik eta EHUko iKide ekimenak. Duela gutxiko aurrekariak hor direlarik, agian interesgarria izango da. Sustatun zuzenean jarraituko dugu, agian zuen laguntzarekin.
Donostian da prentsaurreko hau eta honako lagunek emango dute:
Sustatu hemen dago eta esperimento txiki bat egingo dugu, liveblogging apur bat. Adi hona beheko pantailara, zeuk ere parte hartu baidezakezu.
Sareko EGA baliabideen kontu honetaz aportatu nahi baduzu tarte honetan, zoaz zure Twitter kontura, eta tuiteatzen duzunean #ega gehitu zure mezuei. 11.00-11.30ak tartean egingo dugu zuzeneko emanalditxo hau. Ez dakigu nola irtengo den. Beharbada gaizki. Auskalo.
Tira, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Nahiko ondo irten delakoan gaude, lehen aldia izateko, eta aldez aurretik inora abisurik eman barik egin dugula kontuan hartuta.
Zuzeneko elkarrizketaren edukia gorde dugu: hemen dago prentsaurrekoaren jarduna, ordubete pasatxo ibili gara.
Prentsaurrekoan notizia zena ere, beste albiste batean jarri dizuegu: E-gela, EGA prestatzeko doako baliabide bat sarean.
Zer iruditu zaizue? Errepikatuko dugu, ezta? Hauteskunde gaua izan daiteke aukera bat martxoaren 1ean, eta Athletic-Sevilla Espaniako Kopa finalerdietako itzulera partidua beste bat martxoaren 4an.
Zorionak esperimentuarengatik. Sentsazio bitxia da prentsaurreko batean iritzia eman edo galdera egiteko aukera izatea bertan modu presentzialean egon gabe. Nola deitzen zaio honi? Kazetaritza 2.0? Open-Journalism?
Imajinatzen duzue? Ohiko kazetariak euren koaderno eta boligrafoekin galderak egiten eta erantzunak jasotzen eta, bitartean, ingurukoak, mugikorra eta twitter erabiliz, galderak egiten. A ze kontrastea, ala?