Teknologia albisteak
1

Post-Computational Instruments mintegia Artelekun

Erabiltzailearen aurpegia
Larraitz Mendizuri - Arteleku
2009-02-20 : 14:02

Musikaren, soinuaren, ingeniaritza elektronikoaren edo instalazio elkarreragileen alorrean lan egiten duten edo hauetan jakin-mina duten sortzaile eta artistei zuzendutako lantegi teoriko-praktikoa: Post-Computational Instruments. Otsailaren 25-26an eta martxoaren 5-6an.

OTSAILAK/25-26: Servando Barreiro
MARTXOAK/5-6: David Cuartielles

Parte-hartzaileak: Gehienez 12
Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-20:00

Lantegi honek ordenagailuaren oinarrizko tresna nagusi izaera gainditu eta interfaze modura bestelako gailu elektronikoen erabilerak irekitzen dituen sorkuntzarako aukera berriak uztartuz soinu instalazioak edo musika-tresnak sortzeko metodo eta lanabes desberdinak erakustea du helburu. Egitaraua Minia edo Arduino bezalako plataforma fisikoen sortzaileen aurkezpenekin eta soinuzko hainbat erabileretara zuzendutako ariketa praktikorekin osatuko da. Lantegia bi eguneko bi saiotan eginen da eta ez du elektronikan jakintza edo esperientzia berezirik eskatzen.

Otsailaren 26 eta 27an eta martxoaren 2, 3 eta 4an proiektuan garatzen jarraitzeko aukera izango da Artelekuko multimedia aretoan. Parte hartzaileek beraien ekipo mugikorrak ekarri ditzakete.

Izen-ematea

Dohain. Izena emateko bidali 2008ko otsailaren 22a, 14:00-ak baino lehen, izena emateko fitxa, kurrikulum-a eta partea hartzeko arrazoiak azalduz. Partaideen aukeraketa tailerreko arduradunek egingo dute eta otsailaren 22an bertan jakinaraziko zaie parte hartzaileei.

Informazio gehiago: www.arteleku.net

Erantzunak

Arteleku
2009-02-20 : 16:11

Servando Barreirok eskainiko duen tailerra otsailaren 24 eta 25ean izango da eta ez 25 eta 26an. Datak nahastuta bidali genizkizuen.

Erantzun

Sartu