Teknologia albisteak

Bideojoko komertzialak euskaratu daitezke (demostrazioa)

Erabiltzailearen aurpegia
FHarlock - Arkadia Euskal Ontzia
2009-02-17 : 09:02

Bideojokoak euskaratzea, teknikoki ea posible zen eta nola egin zitekeen ikertu gura nuen. Horrela joko bati eskua sartu nion moldagarria dela erakusteko. Orain gakoa, gaur egun arte euskaratik at egondako mundu hau Eusko Jaurlaritzak serio hartzea da kontua eta berarekin lanean has daitezela.

Ikusten duzutena, erakustaldi bat da, itzulpen proiektu serio bat baino.

Irudia ikusita, posible dela ikusten duzue.

Badira hemen egindako joku edukatiboak euskara daramatenak... baina, benetan eragina izan dezakeena gazteek jolasten duten joko moderno eta komertzilalak euskaraz egon daitezela. Gaur egun, kontsola eramangarriak oraingoz kenduta, oso erraza da joko bat eguneratzearekin batera, itzulpena txertatzea.

Argi daukat, inork agerian jartzen ez badu hau egin daitekeela, inoiz ez direla egiten hasiko, horregatik ikertu gura eta erakustaldia egitea.

Bideojoko itzulpena nahiko berezia dela ikusi ahal izan dut. Jokoaren arabera, modu edo era desberdinean egin beharrekoa da. Eskerrak, azkenaldian egiten diren jokoak, nahiko era itzulgarrian egiten direla hizkuntz anitzetan bideratu behar dituztelako, aintzinako bideojokoak ez dira ain erraz langarri.

Joko asko, hau adibidez, bikoiztu gabe ateratzen dira, azpitituloak beharrezkoak izanda jokoa ulertu ahal izateko. Horrelakoak oso interesgarri dira itzultzeko, ingelesez jokoatu ezean, irakurtzea ezin bestekoa delako. Eta azpitituloak izanda, ingelesa praktikatzeko aukera interesgarria da.

JOKOA:

Star Wars Caballeros de la Antigua republica. 1.03 partxea edo bertsioarako balio du. Aurrekoetan balio izan dezake ere. Egin zuten azken partxea da. Igotako artxiboa jokoaren PC bertsiorako balio du. Zihurrenez Xbox bertsiorako baliagarri da ere.

Arguibide gehiago, irudi gehiago eta partxea jeisteko argibideak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago