Etnografia ikastaroa: bizitza-istorioak egin
2009-02-24 08:02
UNED Bergara Zentru Elkartuak Internet bidezko "Etnografia: Bizitza-istorioak egin eta hauen azterketa" ikastaroa antolatu du. Ikastaroak ikerkuntza biografiko-narratibo bat egiteko metodologian eta lan tresnetan sakontzea du helburu.
Ikastaroa martxoaren 23an hasiko da, 2 hilabeteko iraupena du, 40 ordutakoa da eta ikasleek asteko ikastaroari dedikatu beharreko gutxi gorabeherako denbora 5 ordutakoa izango da. Izen-emate epea martxoaren 2 arte zabalik egongo da eta plaza mugatuak daude.
Informazio eta Izen-ematea:
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
http://etnografia.asmoz.org
etnografia@asmoz.org
Tel.: 943212369
Erantzunak kargatzen...