Teknologia albisteak

Intsumisioak 20 urte, Intsumisioa 2.0

Erabiltzailearen aurpegia
intsumisioa.com - intsumisioa.com
2009-02-20 : 08:02

1989ko otsailaren 20ean aurkeztu ziren lehen 57 intsumisoak Gobernu Militarretan. Azaroa eta urtarriletik koartelean beharko lukete, aurrez jakinarazi zieten militarrei Derrigorrezko Soldaduskari uko egiteko erabakia: hala ere soilik 5 gazte izan ziren atxilotuak hasieran. Partaidetzan oinarritutako mugimendua izan zen intsumisoa, eta orain www.intsumisioa.com ataria zabaldu dugu denon artean gertatutakoa kontatu dezagun.

Euskal Herrian desmilitarizazioaren aldeko lana ez zen 1989an Intsumisioarekin hasi, baina kanpaina hau martxan jarri zenetik 20 urte pasa direla aitzakiatzat hartuta, gurean antimilitarismoak egin duen bideari buruzko hausnarketa sustatzeko erabakia hartu dugu.

Ez dugu nostalgian murgildu nahi, badira oraindik ekimen antimilitarista interesgarriak, eta gaur egungo talde antimilitaristen lana ezagutarazten saiatuko gara hemendik ere.

Une honetan 1989 otsailaren 20tik aurrera izan ziren gertaera eta dinamiken kronikak irakur ditzakezue, baina batez ere garai hori nola bizi zenuten kontatu dezakezue. Denon artean idatzitako kontakizuna izan nahi du, denon esku dago informazioa osatzea eta iritziak gehitzea.

Laster Euskal Herriko talde antimilitaristen historioak gehituko ditugu, eta edozeinek egin dezake ekarpena!!!

Garai horretako argazki edo kartelak biltzen ari gara ere.

http://picasaweb.google.es/antimilitarismoa

Arraytxiki Web Laborategiaren laguntza izan dugu, beraien akuariumean hartu dugu ostatu eta teknikoki laguntza handia eskaini digute.

Gaurtik aurrera, militarismoaren aurkako ahots bat gehiago: www.intsumisioa.com

Erantzun

Sartu