Sustatu logoa Teknologia albisteak

Txatxangorria: Karaokea euskaraz YouTuben

Sustatu
2009-03-18 09:03

Asteburuan kontatu zigun euskal kantari batek: Gorlizko batek nire bi kantu jarri ditu YouTuben karaoke moduan. Nola esango diot bada kentzeko? Zoriondu, eskerrak eman eta ohore handia da nire kantua modu horretan jartzea. Gainera, karaoke moduan moldatzen hartu duen lanarekin! Adibide modura, hona hemen Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean.

Pista horren atzetik aurkitu dugu Gabi de la Mazak prestatutako Txatxangorriaren YouTube kanala ia 200 euskal kanturekin. Karaoke guztian artean Gabi bera entzun daiteke kantuan Jabi Etxeandiarekin batera, itxura batean 1976ko grabazio batetan. Zorionak Gabi, lan ikaragarria!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu