Jendarmeria eta software librea
2009-03-15 12:03
Duela hiru urte, 2006an, Frantziako Jendarmeria Nazionalak Open Office instalatu zuen bere ordenagailuetan. Iazko urtarrilean ordenagailu guztiak, 70.000 inguru, GNU/Linux Ubuntu sistemara pasatuko zituela iragarri zuen . Orain Xavier Guimard-ek esan du erabakiari esker, 2004 urtetik aurrera 50 miloi euro aurreztu dituztela.
Xavier Guimard-ek aurkeztutako txostenean (adi .pdf formatoa), irakur daitekeenez, prozesua 2002an hasi zen eta honako pausoak izan ditu
- 2004ean, OpenOffice aukeratu.
- 2005ean, Firefox eta Thunderbird aukeratu
- 2002 - 2006 bitartean, aplikazioa zaharrak web aplikazioekin ordezkatu.
- 2008an, Windows Vista-ra migratzea kostatzen zena ikusirik, lan-postuak Linux/Ubuntu-ra pasatzea erabaki zuten.

Argazkiak.org | Jendarmeria eta Software librea © cc-by-sa: sustatu
Orain diotenez, 50 miloi euro aurreztu dute 2004etik aurrera
Erantzunak kargatzen...