Petrolio bila Zumaian
2009-03-18 10:03
Oso ezaguna ez bada ere, petrolio-zundaketak egiten dira Euskal Herrian. Eta aspaldi, 1920 eta 1940 bitartean, zundaketa makinak ibili ziren martxan hainbat lekutan.

Argazkiak.org | Petrolio bila Zumaian © cc-by-sa: GipuzkoaKultura
Esate baterako, zundaketak egin ziren Elorrio, Zumaia, Jaizkibel, Arabako toki ezberdinetan edo Nafarroako Gastiain herrian.
Horren adibide, Indalecio Ojanguren argazkilariaren fotografia zaharrean petrolioaren bila zundaketak egiten Zumaian. Urtea ezezaguna zaigu.
Erantzunak kargatzen...