Euskarazko produktuak eta euskararen erabilera sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak guztira 3.040.075 eurorekin lagunduko ditu euskarazko hedabideak eta produktuak. Eskaerak aurkezteko epea, martxoaren 31n bukatuko da.
Hedabideen deialdian inbertsiotara bideratutako diru laguntzak % 8 igo dira 2008 urtearen aldean, eta aldizkariek eta toki telebistek 1.217.075 euro jasoko dituzte. Aldizkarien kasuan, urteko gastuak berdintzeko eta inbertsioetarako bideratuko da laguntza, eta euskara hutsez emititzen duten herri eta eskualde mailako telebistei ekoizpenak sortzen dituen gastuak konpentsatuko zaizkie.
Argitalpengintzan igoera nabarmenagoa da: % 28, guztira 217.500 euro, eta deialdi berri bat ere sortu da arlo horretan, liburugintzaren merkaturatzea sustatzeko. Euskal ikas-materialgintzan zein unibertsitate mailan zientzia eta jakintzaren zabalkundean diharduten argitaletxeei ere lagunduko zaie.
Produktuen atalean, berriz, haur eta gazteen aisialdirako euskaraz egindakoek eta ikus-entzunezko proiektuek 450.000 euroko laguntza jasoko dute. Diruz lagunduko diren beste jarduera batzuk Gipuzkoako udalen EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia), euskararen gizarte erabileraren aldeko elkarteak, edo itzulpen praktikak egiteko bekak dira. Alor sozio-ekonomikoan edo ikerketa lanetan euskararen erabilera sustatzea sarituko da.
Diru laguntzak eman eta kuantifikatzeko irizpide berriak ezarri dira, euskalgintzan diharduten erakundeek berrikuntzaren ikuspegia txertatu dezaten, eta laguntza esparru bakoitzean Berrikuntza Agenda izatea baloratuko da.
Alor hauetarako irten dira deialdiak:
Eskariak egiteko orriak hemen eskuratu daitezke.
Euskarazko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzen deialdia apirilean argitaratuko da.
Erantzun
Sartu