Lau ikasle katalanen espazioko argazkiak
Kataluniako institutu bateko lau ikaslek eta beren irakasle batek globo bat bidali dute espaziorantz, eta argazki kamera arrunt batekin atera dituzte argazkiak atmosferaren ertz-ertzean. Globoaren ibilbidearen datuak ere jaso zituzten Google Earth-en.

© GNU FDL: Meteotek08
Blog batean bildu dute katalanez proiektu osoaren prozesua eta dokumentazioa, dena librea GNU FDL lizentziak babestua. Jaurtiketa eta esperimentua espero bezala irten zaie, baina eurak ere harrituta geratu dira lortu dituzten argazkien edertasunarekin. Sekulako lana.

© GNU FDL: Meteotek08
Ikasleak dira Gerard Marull, Sergi Saballs, Marti Gasull Morcillo eta Jaume Puigmiquel. Beren irakaslea, Jordi Fanals. La Bisbal IES institutukoak dira denak. Horra otsailean egin zuten jaurtiketaren uneko bideo labur eta zirraragarria.
Flickr-en ere bideo eta argazki piloa, eraikuntza prozesutik, emaitzen azterketaraino.
Erantzunak kargatzen...