Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, Jon Maia, Uxue Alberdi, Joan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Jokin Uranga elkartuko dira bihar, larunbata martxoak 14, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuko taula gainean, eskualdeko egunkariaren urteurrena opsatzeko. Izan ere, bost urte egin ditu HITZAk egunero-egunero eskualdeko berriak euskaraz hutsean etxez etxe banatzen.
Hitzak bost urte bete zituen joan den otsailaren 20an eskualdeko berriak egunero-egunero euskara hutsean etxez etxe banatzen, eta modu berezian ospatu nahi izan ditu bere ibilbideko lehen urte hauek. Joan den hileko urteurren ekitaldiaren ondoren, larunbatean bertso-giroan helduko diete ospakizuenei, saioa izango baita Izarraitz pilotalekuan.
Elkarren eskutik doaz euskara eta bertsoa eta horien eskutik joango da, bihar ere, Hitza. Gaueko 22:00etan hasita, Izarraitz Pilotalekuan ariko dira eskualdeko sei bertsolari. Andoni Egaña zarauztarra, Sebastian Lizaso azpeitiarra, Jon Maia zumaiarra, Uxue Alberdi Getarian bizi den elgoibartarra, Joan Jose Eizmendi Loidisaletxe errezildarra eta Jokin Uranga azpeitiarra. Gai-jartzaile Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kide Xabier Azpillaga ariko da.
Joan den ostailaren 19an, V. urteurrenaren bezperan, festa egin zuten Zumaiako Oxford aretoan urteurren hori ospatzeko. Bertan izan ziren, harpideak, eskualdeko euskara, kultura eta gizarte arloko eragileak eta ordezkari politikoak.
Egun hartan Hitzako zuzendari Amaia Mendizabalek esan zuen moduan, egunkari honek bost urte bete baditu eta 23.000 irakurle izatera iritsi bada, "irakurleek eguneroko kontuak euskaraz irakurtzeko apustua egin dutelako izan da, iragarkiak euskaraz jartzeko apustua egin dutelako eta euskalgintza eta euskal kulturarekin lotutako produktuak babesteko apustua egin dutelako" . Horregatik, bihar ere, horiekin guztiekin ospatu nahi du Hitzak bosgarren urteurrena.
Beraz, bertsozaleek eta Hitzzaleek zita dute bihar Izarraitzen.
Erantzun
Sartu