Teknologia albisteak

Adimen Emozionala ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
Asmoz Fundazioa
2009-03-14 : 09:03

Baliteke adimen emozionala eta kriminologia hitzak esaldi batean elkarrekin topatzea harrigarria izatea. Zer ikusirik ba al dute? Aurkakoa iruditu arren, bai. Izan ere, jatorri bera dute.

Kriminologian adituak direnen eskura ez dauden edukiak ulertu eta aplikatzeko da ikastaro hau, hots: gizarte langile zein hezitzaile, psikologo, berdintasun eragileak, integrazio profesionalak, pedagogoak, enplegu adituak, ordena indarrak, ea.

Kriminologiaren Institutoak antolatutako eta Gipuzkoako Foro Aldundiak lagundutako ikastaro honek gehienetan eskura ez dauden ezagutzak parte hartzaileek jasotzea du helburu. Arrazoi desberdinengatik eremu akademikoetatik atera ez diren esperimendu, ikerketa, trikimailu eta aukerak anitzak dira, garatuta egon arren inplementatzeko zain daude. Ikusiko den bezela, emaitza praktikoak bilatzen dituzten pertsonek ekarpen handiekin egingo dute topo.

*Ikastaroaren metodologiak malgutasunari eusten dio, irakaskuntza birtuala edo aurrez aurrekoaren artean aukeratuz.

*Ikastaroa apirilaren 24an hasi eta maiatzaren 22an amaituko da. EHUn aukera askeko kreditu bat lortzeko aukera dago.

*Izen-emate epea zabalik dago apirila hasierara arte.

*Informazioa eta izen-ematea: Tel: 943212369

http://psike.asmoz.org

e-posta: psike@asmoz.org

Erantzun

Sartu