Jon Maiak zuzendu Bidaia Intimoak film dokumentala Korrika 16 euskararen aldeko AEKren lasterraldirako. Leire Narbaiza euskaltegiko bere ikasleekin joan zen ikustera. Hunkitu eta negarrez ere egon zen, blogean kontatu duenez. Trailerra da honakoa:
Leirek kontatu digu bere blogean:
Eta nire ikasleak? Bai, samatik eroan ditudanak? Mugitu ere ez dira egin, nahiz eta 9,30etan amaitu dokumentala, eta gure klasea 9etan. Gustura egon dira, bestela laster egingo zuten ospa. Asko lagundu diete azpitituluek, hainbaten hizkera ez zen-eta eurendako hain ulergarria. Pozik irten dira, eta emozionatuta. Ikusi ote dute euren burua pantailan? Nik bai, eurena eta neurea.
Bidaia Intimoak film dokumentala da. Lau lagunek euskara ikasteko erabakiaren eta prozesuaren gainean egindako filma. Jon Maiak zuzendua, Orio Produkzioak ekoiztetxeak egin du AEK eta Korrika 16rentzat.
Erantzun
Sartu