Teknologia albisteak

Terminator salbazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-03-19 : 10:03

Skynet izeneko adimen artifizialak Terminatorrak eta era guztietako armak darabiltza gizateria suntsitzeko... Terminator sagak jarraipena izango du, Schwarzenegger barik, Christian Bale aktoreak hiru film egiteko kontratua sinatu du ekoizleekin, eta maiatzean irtengo da lehena, Terminator Salvation. Trailerra hau da:

Film honen grabaketa beste polemika baterako iturri ere izan da: Christian Bale da protagonista (Batman film sorta berrieneko Batman hori, hain zuzen), eta sekulakoak eta bi botatzen harrapatu zuten eszena arteko gertaera batean: haserretu egin zen filmaketan distraitu egin zuen argiztatzaile batekin. Hemen duzue Baleren haserrea, gaztelaniazko azpitituluekin.

Espainian era honetako haserre baten irudikatzea egin zuten duela gutxi Gran Wyoming-en El Intermedio programakoek. Wyoming-ena gezurra zen, ziria sartu nahi zioten Intereconomia telebistako batzuei. Baina Christian Balerena ez da gezurra, egiazki gertatu zen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago