Teknologia albisteak

Web mugikorra Ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
UEU
2009-03-17 : 18:03

Mugikortasuna da geure hurrengo erronka. Hori dela eta, garrantzitsua da ere faktore hori geure erakundeetarako aprobetxatzen jakitea. Ikastaro honetan web mota berri honen inguruko gailurik interesgarrienak, arazoak, konponbideak etab. ezagutzen saiatuko gara, eta aplikazio horietan garrantzitsuena testuingurua dela azpimarratuko dugu.

Nori zuzendua

Gailu mugikorretarik ikusteko moduko aplikazioak sortzen edo egokitzen ikasi nahi duten guztiei zuzendutako ikastaroa da: diseinatzaileei, garatzaileei, komunikazio arduradunei, etab. Komenigarria da HTMLren inguruko gutxieneko ezagutza izatea.

Ikastaroaren ezaugarriak:

  • Datak: martxoaren 25a eta apirilaren 1a (asteazkenak)
  • Iraupena: 8 ordu
  • Tokia: Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian,; Markeskoa Jauretxea
  • Irakaslea: Gorka Julio, Informatikan ingeniari teknikoa, Elurnet-Informatika Zerbitzuak SL. UEUko kidea.

Informazio gehiago eta izen ematea: Web mugikorra

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago