Zerbaitek gogaitzen zaitu, ateraldi bat okurrizen zaizu, erreibindikatu edo aitortu nahi duzu zerbait: Blog mezu bat idatzi? Twitter edo Facebook daude horretarako, mikroblogintzako tresnak, alegia, 140 karaktere inguruan manifestu bat egiteko aukera. Horra adibide batzuk egunotan topatu ditugunak.
Garbigailuak euskaldudu orain!
Auzoko dendan erositako Fagor garbigailu berri adimentsuak txekiera dagi, baina euskara ez dago menuan. Aberrigintza saioa zapuztuta.
Herri administrazioen Interneteko komunikazio politika:
Zertarako egiten dira webgune eta blog korporatiboak informazioa prentsan baino ez bada topatzen?
Baliabide elektronikoen erabilera zuzenaz gehiago, kasu honetan arlo pertsonalean (agian koadrilakoan):
Hurrengo despedidia wiki bidez antolatuko dogu! Hainbeste e-mail trukekin azkenian ez ga enteratzen eta dana izurratzen da!
Teknofilo baten higieneari buruzko aitorpena:
Eskuak garbitu gabe jatea zakurrak aurpegia miazkatzea baino txarragoa omen. Ba ezdet ohitura askorik eta teklatu honek ez dirudi oso garbia.
Krisi ekonomikoaren aurrean, beldurra:
Kotxea tailerrean uztera noa, "ohiko" errebisiorako. Nire instinto araknidoak dioste oraingoan 500 eurotik ez dela jaitsiko bromatxoa
Sustatuk Twitter eta Facebook-en dituen lagun/jarraipen zerrenden jarioetan aurkitutakoak dira guztiak. Itzuli gabekoak, noski, euskaraz literalki.
Erantzun
Sartu