Aurten, Hik Hasi Topaketen X. edizioa izango dela eta, ikasturtean zehar ere, hainbat jardunaldi antolatzen ari gara. Psikomotrizitateari buruzkoa izan zen lehena, eta, hurrengoa, Konstruktibismoa eta hezkuntza izenekoa izango da, apirilean Bilbon. Izena emateko epea, orain martxoan.
Apirilaren 25ean eta 27an izango da, BILBON (Euskalduna Jauregian) eta DONOSTIAN (Irakasle Eskolan), hurrenez hurren. Besteak beste, Mario Carretero Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna izango da gurekin.
Bilbon eta Donostian programa bera izango da.
PROGRAMA
9:00 Dokumentazio banaketa
9:30 Konstruktibismoaren ikuspegi orokorra eta betekizuna. LONTXO OIHARTZABAL. LHko eta EHUko irakasle ohia.
10:30 Zergatik konstruktibismoa? Zein dira buru egituraketa nagusiak? Zer ondorio ditu horrek guztiak ikasketa prozesuan? MARIO CARRETERO. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna. Egun AEBetako Harvard Unibertsitatean dihardu. Ikerketa eta liburu ugariren egilea. (gaztelaniaz)
11:30 - 12:00 Atsedenaldia
12:00 "Lurbiran" proiektua. HH - LH. MERTXE AMONDARAIN, Berrobiko San Andres eskolako irakaslea.
12:30 "Hizkuntza lehiaketa" proiektua. HH - LH. ELENA LAIZ eta MINTXA AGIRRE, Zizurkilgo San Millan eskolako irakasleak.
13:00 Zertan zentratu behar du Gizarte Zientziak irakasten dituen irakasleak? Adibide zehatzak jarriko dira. MARIO CARRETERO. (gaztelaniaz)
14:00 - 15:30 Atsedenaldia
15:30 "Gasekin esperimentatzen". DBHko eta BATXILERGOko esperientzia praktikoak. MIKEL ETXANIZ, Pasaia-Lezo lizeoko irakaslea.
16:30 Zertan zentratu behar du, non jarri atentzioa Natur Zientziak irakasten dituen irakasleak? Adibide zehatzak jarriko dira. MARIO CARRETERO. (gaztelaniaz)
MATRIKULATZEKO EPEA: martxoaren 31 arte
Matrikula arrunta: 60
Norbanako harpideak: 30
Langabetuak eta ikasleak: 30
Norbaitek matrikula egiteko asmoa badu web helbide honetara jo dezake.