Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Aberri Eguna´09

Nazio Eztabaida Gunea
2009-04-01 : 09:04

"Aldaketa garaia, burujabetza garaia" leloarekin 2009ko Aberri Eguna modu bateratuan egiteko deia egin dute lurralde eta pentsamendu ezberdinetako 90 euskal herritarrek. Irun-Hendaia artean ospatzeko deiak, eragile sozial, politiko eta sindikal ugariren babesa jaso du dagoeneko.

Axun Aierbe euskalariaren memorian omenaldia

Sustatu
2009-03-31 : 11:03

Iazko apirilean hil zen Axun Aierbe euskalariaren memorian omenaldia egingo da apirilaren 1ean, arratsaldeko 17:30etan hasita, Gasteizko EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian. Filoblogian ikusia.

9

PP eta PSE-EEren arteko akordioa euskaratzeko zain

Sustatu
2009-03-31 : 10:03

Patxi Lopez lehendakari izendatzeko akordioa (aurreakordioa) atzo aurkeztu zuten PSE-EEk eta PPk, eta bihar omen da sinatzekoa. Ea sinaketarako euskaratzen duten, oraingoz gaztelaniazko bertsioa besterik ez dakarkigu hona.

1

Maurice Jarre soinu-banden konposatzailea hil da

Sustatu
2009-03-31 : 09:03

Maurice Jarre musikaria hil da joan den asteburuan. Konposatzaile honen lanik ezagunenak filmetarako eginiko soinu-bandak izan ziren. Adibidez, Doctor Zhivago-ren musika, zeinak oscarra eman zion.

9

Software piratarik erabiltzen duzue lantokian?

CodeSyntax
2009-03-30 : 13:03

Slashdot-eko sarrera batek inspiratutako galdera da hau. Jakina da garai batean software pirata asko zebilela enpresetan. Zenbat AutoCAD, Photoshop eta Windows pirata zebilen hor zehar! Baina, nola da egoera gaur egun?

1

Komunika'09 jardunaldiaren kronika

Komunikasten
2009-03-30 : 12:03

EHUko Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasle talde batek Komunika jardunaldietan aurten informatika eta publizitatearen arteko konexio arazoei buruz mintzatu ziren, joan den martxoaren 26an. Leioan izandako jardunaldian, hainbat profesionalek nabarmendu zuten sistemen gestioak, web analisiak, eta orokorrean, teknologia berrietan autotrebakuntzaren garrantzia sortzaileen eta teknologikoen arteko uztarketa egiteko.

1

Azpidatziak Kataluniako telebistako albistegietan

Sustatu
2009-03-30 : 11:03

Albistegietako adierazpenak jatorrizko hizkuntzan utziko dituzte Kataluniako telebista publikoan bertako Parlamentuak ezarritako neurri bat indarrean jartzen denean. Gaztelania eta katalanaren kasuan ez da azpidatzirik jarriko, baina gainerako hizkuntzetan bai, bikoizketarik gabe.

Bonbardaketak gogoan Durangon eta Elorrion

ANBOTO astekaria
2009-03-30 : 11:03

Martxoaren 31: Durango zein durangarrentzat ahanzturan galdu ezin daitekeen egun beltza. 72 urte dira 1936ko martxoaren 31n, Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek uria bonbardatu zutela, eta hori gogoan hartuz hainbat ekitaldi eratu dira datozen egunotarako. Faxisten hegazkinen jomuga, ordea, ez zen Durango bakarrik. Egun eta ordu berean bonbardatu zuten Elorrio, eta aurten gomuta ekitaldiak antolatu dituzte.

Giza Eskubideen inguruko Hitzarmenen webgune berria

Asmoz Fundazioa
2009-03-29 : 12:03

Asmoz Fundazioak Giza Eskubideen inguruko web gune berri bat ireki du, bertatik gai honen inguruan dauden Hitzarmenak eta bestelako tresnak aurki daitezke.

1

Galileoskopioa: zerura begira hasteko aukera

Sustatu
2009-03-28 : 11:03

Aurten Astronomiaren urtea dela eta, teleskopio merke bat sortu dute, edonori astronomiaren harra sortzen laguntzeko asmoz.

Galileoscope

1 Formulako euskarazko lehen kanala Berria.info-n

BERRIA
2009-03-27 : 17:03

Asteburu honetan hasiko da 1 Formula denboraldia. BERRIAk Bugattiko bihurgunea izeneko kanala jarri du martxan webgunean. Lasterketak, gidariak, taldeak, zirkuituak, estatistikak....

Doako on-lineko aholkularitza unibertsitatera sartzera doazenentzat

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2009-03-27 : 10:03

Garai hauetan batxilergoko azken urteko ikasleak etorkizunean egingo dituzten ikasketak hautatzen ari dira. Zalantza ugari izaten dituzte eta zalantza horiek argitzen laguntzeko UNIBERTSITATEA.NET atariko IPARRORRATZA orientazio-zerbitzua jarri zuen martxan iaz UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEAK (UEU) . Aste honetan zerbitzu hau osatuko duten bi atal berri jarri dira martxan.

Zuzenean, Eusko Jaurlaritzako zerbitzu berria

Jesika Meabe
2009-03-27 : 09:03

Eusko Jaurlaritza Zuzenean izeneko zerbitzu berri bat jarri du martxan, herritarroi arreta zerbitzu zuzenago bat emateko asmoarekin. Honetarako, bere ohizko ordutegi ez jarraiak aldatu ditu, goizeko zortziretatik arratsaldeko zortzirak arteko etengabeko ordutegi batetara. Honez gain, bere telefono guztiak zentralizatu ditu 012 telefono zenbakiaren bitartez. Ordutegi aldaketa hau, gaur egun, Bilbon eta Donostin ditugu; eta laster, Gasteizen.

Bronze aurkezpena Helldorado aretoan larunbatean

Maider Lacalle
2009-03-27 : 08:03

Gasteiztik datoz “metal astuna” jotzen duten Bronze. Oliver (ahotsa), Iñaki (gitarra eta ahotsak), Otazu (gitarra eta ahotsak), Koka-Kolo (baxua) eta Ibon (bateria) dira aleazio honetako bost elementuak eta elkarrekin 2006an ibiltzen hasi ziren bidea lehen inflexio puntura iristen da larunbat honetan, martxoak 28, Gasteizko Helldorado klubean.

"Euskara informatika munduan" Uniencounter jardunaldietan

Sustatu
2009-03-26 : 14:03

Uni Eibar-Ermua BHI ikastetxean urtero egiten dira Uniencounter jardunaldi informatikoak. Aurtengoan, datorren asteartean hilak 31, "Euskara informatika munduan" gaia jorratuko da arratsaldez hiru hitzalditan. Hori baino lehenago, bihar ostirala 27, jokoen eguna: Guitar Hero eta Counter Strike txapelketak.

4

Garapaioa: Garizuman opari emateko opila

Joxe Aranzabal
2009-03-26 : 10:03

Baserriko ogia, txorizoa eta arrautza egosiak batzen dituen opil berezia da Garapaioa. Debagoienean eta Durangaldean Garizuma garaian opari emateko ohitura dago.

1

Gauzen Internet, gunea eta bilkura

Sustatu
2009-03-26 : 08:03

Gorka Julio Teketen-ek Gauzen Internet kolaborategia sortu du.

Interneten, ordenagailuak eta antzerako gailuez gain beraien artean komunikatzen hasi diren eguneroko gauzak ikusten hasiko gara. Hori da gauzen internet, eguneroko gauzak beraien artean elkar komunikatu eta Interneteko informazioa erabiliz gauza berriak egiteko gai izatea.

Abian da Bikain 2009

Bikain, Idazkaritza Teknikoa (Euskalit eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza)
2009-03-25 : 17:03

Abian da Bikain 2009. Hortaz, oraintxe duzue zabalik izena emateko epea, bai kanpo-ebaluazioa eskatu nahi duzuen enpresok, bai Bikain Ebaluatzaile Klubeko kide izan nahi duzuenok.

Yoko Ono eta John Lennon ohean astebetez

Sustatu
2009-03-25 : 16:03

Gaur dela 40 urte, John Lennon eta Yoko Ono ezkonberriak, ohetik egindako prentsa-agerpen batzuk egiten hasi ziren astebetez hoteleko beren gelatik.

Munduan bakea eskatzeko ekintza bat izan omen zen. Baina ez zen edozein hotel, Amsterdamm-eko Hilton zen hura. Horregatik honako bideoa holandesez dago.

1

Euskara berandu iritsi da Fotolog.com-era

Josu Mendicute
2009-03-25 : 11:03

Argazkiak partekatzeko eta lagunekin jarduteko Fotolog zerbitzua euskaratu egin dute. Berandu beharbada, seguraski Tuentiren eraginez erabilpenean behera joan denean, eta argazkiak.org agertu denean iritsi da euskaratzea.


Argazkiak.org | Fotolog euskaraz © cc-by-sa: sustatu

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››