
Ekologia zein birziklaiarekin sentsibilizatuta, Arteko TAILERRAk DONOSTIA KULTURAren laguntzarekin, GUTXIAGOREKIN GEHIAGO EGIN tailerra antolatu du, parte-hartzaileengan edertasunaren kontzientzia etikoa sortzeko helburuarekin. Kontzientzia hori lortu duen norbaitek, hondakinak ez botatzeaz gain, beste batzuen hondakinak jaso eta eraldatzeko kontzientzia ere eskuratu dezakeela uste dugu. bere ingurua aldatu eta hobetzeko gaitasuna duen heinean, edozein pertsona artista bat da (Beuys).
Joan den astean aurkeztu nizuen Ares Galaxy euskaratzeko nire lana. Eta zertarako da Ares? p2p sare bat da, eta erabiltzaileak elkarren artean komunikatzen jartzeko tresna bat ere bai. Baina nire aburuz, bere funtzio nagusia Torrent edo BitTorrent fitxategiak jaisteko balio duela. Zer dira torrentak eta non aurkitzen dira? Azaltzen saiatuko naiz apur bat.
Gaur, ostiral santua, haragirik ez jateko eguna tradizio katolikoan. Olagarroa agian? Film honetako protagonistek ez liokete ondo iritziko.
Sekulako zalaparta sortu da Interneten Espainiako kultura ministra berria dela-eta. Angeles Gonzalez-Sinde izango da datozen hilabeteetan ministerio horretako arduraduna, hainbat aldiz Internauten, Interneten eta P2P sarearen aurka azaldu den emakumea.
Boston Globe egunkariak irudiak tamaina dexentean aurkezteko modu bikaina erabiltzen du Big Picture deituriko atalean. Consumer Eroski kontsumitzaileentzako aldizkariak diseinu bera erabiltzen hasi berri da argazkiez osatutako erreportaiak plazaratzeko. Emaitza ikusgarria da. Hona hemen argitaraturiko lehenengo laurak:
Filma honen trailerra sarean dago ikusgai orain. Estreinu komertziala 24an da (Hego EHn eta Espainian; iparraldean zehazteko). Aurrestreinuak 20an Iruñean, 22an Bilbon (gero festa Kafe Antzokian) eta 23an Donostian.
Munduaren bira, doan! Euskaltuben edo YouTuben, kalitate altuan
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Txema Ramirez de la Piscina unibertsitate irakaslea eta UEUkidearen Kazetari aditua unibertso digitalean liburua argitaratu du.
Aspaldi ezagutzen dugun esaldi hau ekarri zigun gogora Pili Kaltzadak, Euskal Herrian komunikazioa adituak, joan den astean egin zen Kom 09 topaketan. Innobasque-n komunikazio zuzendaria da gaur egun Pili Kaltzada. Hain zuzen ere, berrikuntzarekin lotu egin zuen komunikatzaile honek komunikazioaren abagunea krisi garai batean. Cluetrain manifestuaren tesietako batzuk azaldu zituen Kaltzadak, tartean nagusia, Merkatuak elkarrizketak dira.
Azkenean, filmak eta telesailak % 100 euskeraz ikusteko aukera interneten daukagu. ikusezazu.com jaioa da.
Hain berria ere ez da, bada. Izan ere, 1971. urtean sortu zen Gutenberg proiektua; gurean, ostera, Web nobela atera zuen 2001.ean Koldo Izagirrek, Susa argitaletxeak dozenaka liburu sareratu ditu; eta orain gutxi, sarean eskura daitezkeen autoedizioen txanda iritsi da.
KREA Expresión Contemporánea, Vital Kutxaren Gizarte Ekintza bidez sustatutako proiektu kulturala da, eta bekak emateko hirugarren deialdia egin du. Laguntza horien bidez, aurreko bi edizioetan, hogeita sei proiektu artistikori eman zaie laguntza guztira. Izan ere, sormen garaikidea sustatzen dute, diziplina ugaritan: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, musika, sormen koreografikoak edota antzerkia. Oraingo honetan, gainera, eta lehenengo aldiz aukeratu diren proiektuen emaitzak jendaurrean aurkeztu ahalko dira, obrak bukatu bezain laster KREAk Betoñun irekiko dituen instalazioetan.
EITBk, Googlek eta Eusko Jaurlaritzak gaur iragarri dutenez, euskal erakundeek Googleri zenbait produkturen ezarpena erosi diote. Google euskaraz izenburuarekin iragarritako ekitaldian, bi produktu ezarpenen berri eman dute. EITBk banatutako ohar batek dioenez, "Googlen euskarazko tresna eta zerbitzu berriak gehitzeko plangintzan, Expressive SL euskal enpresak, multinazional amerikarrarekin batera, ezartze eta aholkularitza lanak egingo ditu."
Usurbilgo Atez Ate zaborra biltzeko sistema kanpaina landu samar batekin aurkeztu zen herrian, eta baita medioetan. Youtubeko kanal bat ere bai. Salsa karibetarren doinura egindako kantu eta guzti:
Jingle-az gain, datuak ere baditugu. Lehen bi asteetan birziklatze maila oso altuekin dabiltza.
Posta elektronikoa, euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak euskaraz egin ahal izango dira Googelen.
Nagore Lozanok 5Wendy° eta argazki bat behelainoan musika taldearen arteko elkarlanaren emaitza gisa aurkezten zaigu "zuriuneak". lan osoa zuriuneak.tk webgunean ikusi eta entzun daiteke.
Ares Galaxy programa euskaratu dut. P2P sare bat da Ares, eta BitTorrent bezeroa ere bai aldi berean. Mininova edo Pirate Bay bezalako lekuetan aurki daitezkeen Torrent fitxategiak jaisteko balio du. Azken hilabeteotan (Sustatun ere aipatu nuen kontua) inguruotan nahiko popularra bihurtu dela esango nuke.
Argazkiak.org | Ares Galaxy euskaraz © cc-by-sa: Luistxo.F
2008ko urtean Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egindako lana biltzen duen txostena aurkeztu du. Xabier Mendiguren, Behatokiko lehendakariak eta Kontseiluaren idazkari nagusiak azaldu duenez, Kontseiluak Behatokia sortu zuenenean bi eginkizun nagusi jarri zaizkion, herritarren hizkuntza-eskubideen urraketak bideratzeko zerbitzua abian jartzea eta urterik urte hizkuntza-eskubideen egoera jasoko duen azterketa argitaratzea.
Duela bi egun, euskaratzeko zain geunden, baina gaur, sinaketa ofiziala egin delarik (ez dira izan Patxi Lopez eta Antonio Basagoiti), PSE-EEk bere webgunearen bidez zabaldu du dokumentua, bi hizkuntzatan dagoen PDF batean, gaurko datarekin. Euskal gizatearen zerbitzurako aldaketa demokratikoaren oinarriak du izenburua akordioak, eta PP eta PSE-EEren botoekin Patxi Lopez lehendakari izateko balioko du. Jarraian datorrena, PDF horretatik ateratako bertsio literala da, akats eta guzti (ez dirudi Xuxen-ekin iragazi dutenik testua).
Galileo Masters ekimena Bavarian sortu zen 2004an, aplikazio berritzaileen sorreran eta garapenean ekintzaile eta ikertzaileak akuilatu asmoz, bai eta Galileo europar satelitearen bidezko posizionamenduaren merkatuan jarduera sustatzeko ere. Galileo Masters Lehiaketaren eskualdeko aurkezpena eta hasiera Donostian egingo den doako jardunaldi batean izango da, apirilaren 3an, ostiralean.