Teknologia albisteak

Egunean Behin, astelehenean hasiko da 18. denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia
gaur : 10:22

Datorren astelehenean, maiatzaren 5ean, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 18. denboraldia, uztailaren 13a bitartean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin egingo da denboraldia, Ipuskoa 1025 - 2025 ekimena sustatzeko, lurraldearen lehen aipu idatzi historikoaren milurtekoa betetzen den honetan. Adi, Gipuzkoaren historiari buruzko galderak egongo dira, eta seguruenik Erromako konklabekoak ere bai, denboraldia hasi eta bi egunera irekiko baita!

Denboraldi honetan, aurrekoetan izandako saridunen aukera zabaltzeko sistema egongo da indarrean. Sailkapenak ez dira aldatuko, baina jokalari batek jada sari bat eraman badu 2024tik aurrera jokatu den asteren batean (18. denboraldi honetan barne), 2.ari edo sailkapenean hurrengo den irabazi gabekoari esleituko zaio saria. Denboraldi amaieran izaten diren hiru sari nagusietan ere, 2022tik aurrera izandako garaileak (denboraldi bakoitzeko 3 lehenak) salbuetsiko dira. Sailkapenari begiratuta, saririk gabekoen artean lehen 3ek jasoko dituzte sariak.

Denboraldia Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ipuskoa.eus webgunearen kudeatzaileak, babesten du, eta amaierako sariak ohikoak jarri dituzte, telebista bat eta telefonoak lehen hiruentzat, eta aurikularrak zozketaz bi lagunentzat.

Horiez gain, astez asteko babesle hauek ere izango dira, 

Ipuskoa 1025 - 2025 ekimenak lehen asteko eta azkenengo asteko sariak ere jarriko ditu. Opari sorta interesgarriak izango dira horiek, honako edukiekin:

  • Xabier Leteren poema eta abesti guztien bilduma.
  • Chillidaren idazkiak euskaraz.
  • Eguberri Umama diskoa.
  • Chillidaren Aurreburu obraren serigrafia bat.
  • Ekainberri bisitatzeko sarrerak.

Erantzun

Sartu