Teknologia albisteak

Doako on-lineko aholkularitza unibertsitatera sartzera doazenentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2009-03-27 : 10:03

Garai hauetan batxilergoko azken urteko ikasleak etorkizunean egingo dituzten ikasketak hautatzen ari dira. Zalantza ugari izaten dituzte eta zalantza horiek argitzen laguntzeko UNIBERTSITATEA.NET atariko IPARRORRATZA orientazio-zerbitzua jarri zuen martxan iaz UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEAK (UEU) . Aste honetan zerbitzu hau osatuko duten bi atal berri jarri dira martxan.

Zer da Iparrorratza orientazio-zerbitzua?

Iparrorratza Orientazio-zerbitzua euskarazko ikasketa-orientabiderako on-line zerbitzua da, inpartziala, pertsonalizatua, doakoa eta bere alorrean bakarra. 2008ko otsailean jarri zen martxan eta dagoeneko 180 galderatik gora jaso eta erantzun dira. Datorren astean atal berri bi jarriko dira martxan.

Zeintzuk dira gaur martxan jarri diren atal berriak?

Ikasle ohien aholkuak Unibertsitatean sartzeko dauden ikasleen eta ikasle ohien arteko komunikazio zuzena ahalbidetuko duten foroek osatzen dute atal hau. Foroak titulazio-familia desberdinetako ikasketen gainekoak izango dira eta ikasketak aukeratzen ari diren ikasleek beraietan galdetzeko aukera izango dute: unibertsitate bizitzaren egunerokotasunaz, ikasketen edukiaz....

Esteka interesgarrien atala Interneten informazio asko dago baina beti ez da erraza izaten behar duguna aurkitzea. Hori dela eta, orientazioaren alorrarekin zerikusia duten estekak sailkatuta eta bilduta eskainiko ditu atal honek.

Ikasle ohien foroak gaurtik apirilaren 3ra zabalik egongo dira (astelehenetik ostiralera). Tarte horretan nahi denean parte hartu daiteke eta 24 ordutan ikasle ohien erantzunak jasoko dituzte. Guztira 14 foro eta 28 ikasle eta ikasle-ohik parte hartuko dute. Hauexek dira oraingoz martxan egongo diren foroak:

GIZARTE ETA ZUZENBIDE ZIENTZIAK

-Enpresa Zientziak (diplomatura edo lizentziatura). Mondragon Unibertsitateko eta UPV/EHUko ikasle ohiak erantzuten.

-Zuzenbidean lizentziatura Deustuko Unibertsitateko ikasle ohia erantzuten.

-Irakasle ikasketak Mondragon Unibertsitateko eta UPV/EHUko ikasle ohiak erantzuten.

-Psikologian lizentziatura UPNA/NUP eta UPV/EHUko ikasle ohiak erantzuten.

-Psikopedagogian lizentziatura UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiak erantzuten.

GIZA ZIENTZIAK

-Historian lizentziatura UPV/EHUko ikasle ohia erantzuten.

-Arte Ederretan lizentziatura UPV/EHUko ikasle ohia erantzuten.

OSASUN ZIENTZIAK

-Medikuntzan lizentziatura Nafarroako Unibertsitateko eta UPV/EHUko ikasle ohiak erantzuten.

ZIENTZIA ESPERIMENTALAK

-Biologian lizentziatura UPV/EHUko ikasle ohia erantzuten.

-Kimikan lizentziatura UPV/EHUko ikasle ohia erantzuten.

ZIENTZIA TEKNIKOAK

-Arkitekto teknikoa eta Arkitekoa UPV/EHUko ikasle ohia erantzuten.

-Industrian ingeniaritza(teknikoa edo goi mailakoa, hainbat espezialitatetan Mondragon Unibertsitateko eta UPV/EHUko ikasle ohiak erantzuten.

-Telekomunikazioan ingeniaritza. UPV/EHUko ikasle ohia erantzuten.

-Informatikan ingeniaritza (teknikoa edo goi mailakoa). Mondragon Unibertsitateko eta UPV/EHUko ikasle ohiak erantzuten.

Erantzun

Sartu