Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Oraclek Sun erosi du, eta paketean OpenOffice eta MySQL ere bai

Sustatu
2009-04-21 : 18:04

Eguneko albiste teknologikoa da datubase propietarioen enpresa erraldoiak, Oraclek, erosi egin duela Silicon Valleyko historikoetako bat, Sun Microsystems. Hortaz, Sun-en produktuak Oraclerenak dira orain: Java lengoaia, Solaris sistema eragilea, MySQL datubase sistema librea, eta OpenOffice.org ere bai.

3

Elgetan 1936-37koen omenezko memorial bat egiteko proiektua

Luistxo Fernandez
2009-04-21 : 11:04

Joan den igandean hemen iragarritako ibilaldi informatibora joan nintzen, lagun batzuekin. Oso interesgarria suertatu zen. Kontatu zizkiguten ez bakarrik Intxorta eta Elgeta inguruan 1936-37an izandako gerrako pasadizoak, baizik eta oroitzapenerako duten egitasmo inportantea. Bideo ziztrin honetan, Anttoni Telleriaren familiaren kontrako krimena deskribatzen du Intxorta 1937 elkarteko Juan Ramon Garaik, eta gero Elgetako Udalarekin batera duten egitasmoa azaltzen digu.

1

Mandela errugbi zelaira jaitsi zenekoa kontatuko du John Carlinek gaur Donostian

Sustatu
2009-04-21 : 10:04

John Carlin idazle eta kazetariaren azken liburuaren aurkezpena izango da gaur Donostian, Ernest Lluch kulturetxean (Anoeta estadioan), autorea bertan dela. El Factor humano jarri dio editoreak gazteleraz, baina ingelesezko originala adierazgarriagoa da agian, Playing the enemy.

Galduta dagoen robot bat laguntza eske

ItziMex
2009-04-21 : 09:04

Hiri erraldoi batean galduta dagoen robot bati inork lagunduko al lioke? Horixe izan zen New Yorkeko Tisch Arte Eskolako ikasle bati bururatu zitzaion galdera, bere artea komunikabide teknologietan kurtsoko proiektuari ekin zionean.

3

Googleren tresnak erabiltzailearentzako

IMH
2009-04-21 : 01:04

IMHn sortutako eta euskaratutako manuala. Googlek tresna piloa eskeintzen digu erabiltzaiei. Espero zuen gustokoa izatea.

1

Blogariak txarto uzten dituen thrillerra

Sustatu
2009-04-20 : 17:04

State of Play filmaren kritika egin dute bi blogari euskaldunek, filmaren gaiaren harietako batetik tiraka: blogak toki txarrean uzten dituela, hedabide tradizionalen aldean.

Gaztelaniazko trailerra da hori (La sombra del poder). Orijinala ingelesez hemen dago, baina ez du itsasteko koderik eskaintzen.

Serio Demoniokoak Zaldieroaren blogean

Sustatu
2009-04-20 : 14:04

Berria.info-n irteten ez direnez, Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilariak igandeetan Juan Kruz Lakasta kazetariarekin egiten duen Serio Demonio ataleko marrazkiak bere blog erdi ahaztuan argitaratzea erabaki du.


Baimenarekin © Zaldieroa

1

Joomla!Kafeko balorazioa

hack.in#badakigu
2009-04-20 : 10:04

Larunbatean Bilboko lehen Joomla!kafea ospatu genuen Bilbon, reciclanet elkartearen egoitzan, hitzordua arratsaldeko 18.00etan izan zen eta 10 lagun inguru batu ginen. Hack.in#badakigu informatika aske elkartea, ESLE jendea (titulu pertsonalean, zenbait enpresetako jendea...


Tximino biluzia

Sustatu
2009-04-20 : 09:04

Desmond Morris antropologoaren Tximino biluzia liburua dakarkigu gogora irudi honek. Ilea galdu duen txinpantze bat, Mysoreko zoologikoan, Indian. Tximinoaren gizatasuna hain da agerikoa eta errukigarria bere biluztasunean!


Creative Commons Aitortu © cc-by: RedEyedRex

1

Musika, aurpegiaren keinuez adierazita

Sustatu
2009-04-19 : 14:04

Eman dezagun Paganiniren pieza bat entzuten duzula, Concerto in D esate baterako...

Software librearen aldeko ituna

Eneko Astigarraga
2009-04-19 : 10:04

Software librearen aldeko ituna edo "Free Software Pact Initiative", 2009ko ekainean ospatuko diren Hauteskunde Europarretara aurkeztuko diren hautagai politikoek Software librearen aldeko paktu edo ituna sinatu dezaten kanpaina bat da. Ekimena Frantzian , Belgikan eta Italian hasi zen, baina Europa mailara zabaldu da eta helburua software librea balioztatzea eta hautagaien aldeko konpromisoa lortzea da.

Ustekabeak: pilota eta mestizaia

Gari Araolaza
2009-04-18 : 12:04

Aste honetako arratsalde batean Eibarren ikusitakoa. Urkizuko parke alboan badago "Ustekabeak" izeneko denda txinatar horietako bat. Hortik atera dira txinatar itxurako hiru mutikoskor, 6-9 urte ingurukoak, gomazko pilota bat eskuan. Denda aurrean aterpe bat dago, Azpiri eraikinaren azpian sortutakoa. Bada, hango hormaren kontra esku pilotan hasi dira hiru mutilak, euskal estilora.


Argazkiak.org | Ustekabeak, txinatarren denda Eibarren © cc-by-sa: Luistxo.F

3

The Pirate Bay-ko administratzaileei urtebeteko kartzela zigorra

Sustatu
2009-04-17 : 14:04

The Pirate Bay bitTorrent fitxategien bilduma handia kudeatzen duten lau lagun erruduntzat jo eta kondenatu egin ditu gaur Suediako epai batek. Urtebeteko kartzela zigor bana ezarri diete. Zuzeneko prentsaurreko bat eman omen dute jada Pirate Bay-koak streaming bidez. P2p sare handi hori arriskuan ote?

1

Euskal OLPC Party-a

Igor Leturia e-gorblog
2009-04-17 : 11:04

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian izango da. Euskal Herriko OLPC ordenagailuen jabeak edo proiektuan interesa dutenak XO-arekin esperimentatu eta ikasteko zita

Jatorrizkoa: e-gorblog © cc-by-sa Igor Leturia: Creative Commons Aitortu-Partekatu.

9

Kezkatuta nago: zer pasatzen ari da argazkilaritzan?

Jose Luis Irigoien
2009-04-17 : 10:04

Kezkatuta nago. Digital teknika etorri zenetik ona kezkatuta nago argazkilaritzan pasatzen ari dena ikusita. Eta seguraski galdetuko didazue zergatik. Ez dirudi kezkatuta egon behar dela ikusi ondoren nola gero eta argazkilari gehiago dagoela, argazkilaritza punta-puntan dabilela eta gero eta argazki gehiago egiten direla. Erraz erantzugo dizuet: goian aipatutakoa ez delako egia gezurrik baino.

Euskadi-Invest, bi eguneko topaketa Zamudion

Sustatu
2009-04-17 : 10:04

Apirilaren 23 eta 24an Zamudioko European Software Institutuan (ESI) negozio topaketa bat burutuko da, Euskadi-Invest 2009. Topaketak IKT eta beste arloetako (automozioa, elektronika, etab) enpresen arteko kolaborazioa izango du helburua. IKT sektoreko 50 euskal enpresak eta beste sektoreetako 20k hartuko dute parte. Jardunaldiaren gaia, IKTak enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Checkpoint Rock dokumentalaren trailerra

xuriken
2009-04-16 : 14:04

Fermin Muguruzak eta Javier Corcuera perutarrak Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute "Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina" film dokumentala, apirilaren 30ean. Trailerra sarean dago ikusgai dagoeneko.

6

Nola elkarbanatu Nintendo DS-ko jokoak

Luistxo Fernandez
2009-04-16 : 09:04

Hainbat gurasok bezala, umeari Nintendo DS bat erosi ostean, jokoak zein garesti diren konturatu den horietakoa naiz. Zorionez, haurrak azkarrak dira, eta laster enteratzen dira kartutxo piratak badaudela, eta hori eskatzen dizute hurrengo, jokoak banan-banan erostea baino ekonomikoagoa dela jabetzen baitira, gutaz errukiturik. Tira, jokoak elkarbanatzeko memoria-pieza legalak dira kartutxo horiek, eta horietako batekin jokoak nola partekatu daitezkeen azaltzen saiatuko naiz.


Argazkiak.org | Nintendo DS eta R4 memoria © cc-by-sa: Luistxo.F

Eremu urriko hizkuntzen Europako Gutunaz biltzarra Bilbon

Sustatu
2009-04-15 : 16:04

Datorren astean biltzar europarra izango da Bilbon: Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen Europako Gutuna: Lorpenak eta desafioak. 2009ko apirilaren 20 eta 21ean, Guggenheim museoan.

5

Gatzatu naturala egiteko behar den legez kanpoko materiala

Outlaw
2009-04-15 : 11:04

Jende gehienak uste du Euskal Herrian gatzatua edo mamia egiten dela botika batzuekin. Ba bai. Baina ez da beti horrela egin. Gatzatua egin izan da gatzagi edo ligarrarekin. Arkume baten urdaila da ligarra, edo bertako enzima eta bakteriak, zehatzago. Gertatzen dena da gaur egunean legez kanpokoa dela ligarra, barrunbe hauen prozesamendua eta ligarraren merkaturatzea elikagaien industriaren monopolioa da. Hala ere, kontrabandoan lortu dugu ligarra, eta gatzatu naturala egiten erakutsiko dizuegu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››