Teknologia albisteak

Kosmodisea 09-10, ekin gurekin !

Erabiltzailearen aurpegia
Kosmodisea. Gipuzkoako Foru Aldundia. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua.
2009-09-28 : 14:09

Laugarren urtez Kosmodisea martxan da berriro, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuaren ekimen honek, ikasle, irakasle eta eskola desberdinak batuko ditu aurten ere, talde lanean proiektu berritzaileak sortzeko asmotan. Talde lanaren eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologien bitartez kultura ekintzaile eta digitalaralekin bat datozen konpetentzia eta balioak sustatzeko helburuarekin sortutako proiektua da Kosmodisea.

Unibertsitatetik kanpo dauden hezkuntza mailetara zuzendua dago: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Heziketa Zikloak arte, zuzentzen den proiektua da. Urteak pasa ahala gero eta gehiago dira Kosmodisea proiektuan parte hartzera animatzen direnak. 2008-2009 edizioan hain zuzen, 34 ikastetxetako 1498 ikasle eta 80 irakaslek hartu zuten parte.

Egin beharreko lanak egokituak daude adin desberdinetara, proiektuak modu desberdinetan bideratuz beraien gaitasun eta ezagutzak garatzen joan daitezen. Inplikazioa eta kalitatea gero eta handiagoa da eta hori aurkeztutako lanetan ikusten da inon baino hobeto. Horregatik ahotsezko, irudizko eta bideozko proposamen horien imaginazio eta sormena ikusi nahi izanez gero sartu kosmodisea.net.

Kosmodisea 2009-2010 berrikuntzak

Parte hartzaileek proposatutako hobekuntzei jarraiki aurten nobedade batzuk gehitu zaizkio ekimen honi. 1. Hiru hizkuntzatan parte hartu daiteke Kosmodisean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. 2. Edozein taldek edozein berrikuntzatan har dezake parte. 3. Simulatzailea (erabaki hartzea) guztiz berriztuta dator. 4. YouTube eta Twitter (laister) sarean modan dauden erraminta hauek integratu dira.

Bost etapa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen hau, 5 etapatan dago banatua.

  1. Ideia jasa. Irailaren 14 tik urriaren 16ra. Etapa honetan talde bakoitzak 3 ideia berritzaile proposatuko ditu.
  2. Entrenamendua Lau ideia irabazleak ikasle eta irakasleen bozkei esker hautatu ostean, entrenamendu etapa dator. Taldeek Kosmodisean zehar erabiliko dituzten programa eta materialekin kontaktuan jartzeko ordua da. Baita landuko duten proiektuari buruzko informazioa biltzen hasteko ere.
  3. Proiektuaren garapena (3-5): FONO, IKONO eta MITO planetetan banatua. Etapa hauetan garatzen dira Kosmodiseako proiektuak. Fono Planetan taldeek proiektuaren beharra eta aukera definitu behar dute azken emaitza irratsaio bidez zabalduz.
  4. Ikono Planetan taldeek proiektuaren planifikatzea, garapena eta sortzea nola egiten den irudikatu behar dute.
  5. Eta azkenik Mito Planetan garatutako proiektuaren promozioa eta hedapena egitea da helburua bideo baten bitartez. Planeta bakoitzean simulatzailean ere parte hartzen dute taldeek, bertan taldekako erabaki hartzeekin planeta baten kudeaketa jasangarri bat lortu behar dute. Proba hau ere adin desberdinetara egokituta dago.

Ebaluazioa

Parte hartzaileak dira, euren lana eta besteen lanak ebaluatzen dituztenak.

Bukaerako Ekitaldia

Parte hartzaile guztientzat errekonozimendu bezala bukaera ekitaldi bat antolatzen da. Eskola egutegietan gero eta finkatuago dagoen jai bat da. Bertan partehartzaile guztiak zoriondu eta maila bakoitzean ( Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Heziketa Zikloak) puntu gehien lortu dituzten taldeak saritzen dira. Ikasle, irakasale eta ikastetxeak saritzen dira.

Azken finean kosmodisea IKTen erabileran oinarritutako joku berritzailea da. Aurten ere landuko dituzten gaiak lau berrikuntzatan oinarritzen dira:

  • Berrikuntza zientifikoa eta ingurumena
  • Berrikuntza hiritarra: parte-hartze aktiboa
  • Berrikuntza kultural-artistikoa
  • Berrikuntza teknologikoa eta gizartea.

Erantzun

Sartu