Ubuntu Install party Arrasateko gazte bulegoan
Ubuntu sistema eragile librea doan eta erraz jartzeko aukera daukagu gaur(irailak 24) Arrasateko gazte bulegoan. Gazte Bulegora hurbiltzen direnek, ordenadorea sistema eragile librearekin eta euskaraz eroango dute. Izan ere, install party honetako gauzarik garrantzitsuena, jendeak bere ordenadorean software libre eta euskalduna euskaratzea izango da, 18.00etatik aurrera.
Software librea euskaraz
Install party batean, ordenadoreetan programa berriak instalatzen dira. Gure kasuan programak libreak eta euskaldunak izango dira gainera, Ubuntu sistema eragilea eta berarekin datorren programa pakete oso bat, norberaren gustu eta neurrira.
Azken osteguna
Gazte Bulegoak, hileroko azken ostegunetan Teknologia Berriekin harremana duten gaiak landuko ditu aurrerantzean. Zuzenean, jendearekin, modu irekian, partehartzailean, mugarik gabe. Tailerrak zuzenean...hemen, kalean, kulturaten.... edonon. Beraz adi egon; sare sozialak, Internet, Mappin partyak... antolatuko ditugulako.
Zatoz irailaren 24an Gazte Bulegora, arratsaldeko 6etatik 8ak bitartean antolatu dogun Install Partyra, zure ordenagailuan sofware librea instalatzen lagunduko dizugu.
Erantzunak kargatzen...