Sustatu logoa Teknologia albisteak

Herri Adminiztrazio, ez bereziki zuzen

Sustatu
2009-09-25 12:09

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio sailak aldizkari elektroniko bat argitaratzeari ekin dio aurtengo irailean: Zuzen. Lehen aleak bi atal nagusi ditu, sailak bezala, Justizia eta Herri Adminiztrazio (sic).


Argazkiak.org | Adminiztrazio © cc-by-sa: sustatu

Aldizkariaren azalpen-lerroa ere bitxia da euskaraz, S eta Z hobeto agertu arren, "Saila" falta da, esango genuke, eta akaso koma bat ere bai (kakotxa gaztelaniaz ere ondo etorriko zitzaion, ikusi irudian):

  • Informazio Aldizkaria Justizia eta Herri Administrazio.

Justizia sailaren webgunean badaude beste errore batzuk, ohikoak akaso. Portadan ageri den ataletako batek Berrikuntzaren publikoa du izena. Gaztelaniaz ikusita, harrapatu diogu esanahia: Innovación pública.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu