Zapateroren alaben argazkiaren eztanda sarean
Rodriguez Zapaterok ez zuen nahi prentsan bere 14 eta 16 urteko alaben argazkirik azaltzea, eta orain arte horrela izan da. Espainiko Gobernuko presidentearen azken bidaia ofizialean, baina, alabak eraman ditu, eta horrek eztabaida sortu du. Baina oraingoak hautsak harrotu ditu du: bere alaben argazki bat sare osoan zehar barraiatzen ari da azken orduotan, Twitterren besteak beste.
Ikusten denez, gotiko itxurako nerabe-modan daude Zapateroren bi alabak. Facebooken Las hijas goticas de Zapatero orria bezalakoak sortu dituzte, alaben zale egiteko. Montajeak ere, biderkatzen ari dira sarean, Gorka Limotxok igo duena bezala.

Argazkiaren nondik norakoak El Mundok kontatu ditu. Ez zegoen argi argazkia ala montajea zen, baina badirudi Moncloako erreakzioek erakusten dute baietz.
Obamaren Gobernuak Flickr kontu batean kargatzen ditu bisiten argazkiak, baina Espainiako presidentearen familiarena ezabatu egin dute.
Erantzunak kargatzen...