Sustatu logoa Teknologia albisteak

Pasahitzak gorde eta ez ahazteko sistema

Luistxo Fernandez
2009-09-28 18:09

Web proiektu batean bezeroari giltzak pasatzeko orduan, pasahitzak banatu behar izaten dira, webgunea kudeatzeko. Lan hori neuri tokatzen bazait, politika argia izaten dut: ez bezeroari pasahitzak erabakitzen utzi, eta neuk banatu gakoak. Eta beti, aholku berarekin: "Ikusi duzue Memento? Memoriarik gabeko gizonaren filma? Hark bezala egin gauzak ez ahazteko: tatuatu pasahitza".

Ez didate kasurik egiten gehienetan. Baina neuk ere ez dut egiten. Neure kasuan, PBWorks aplikazioan wiki pribatu bat daukat, eta hantxe denak.

Eta zuek, ze sistema erabiltzen duzue pasahitza gordetzeko?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu