Agenda moldatu beharra izan genuen. 111 Akademiak euskal literaturaren erronka berriak aztergai Donostiako Elkar aretoan eta gu sofa gorriaren parean txintxo-txintxo eserita. Solaskideak hiru: Xabier Mendiguren, Inazio Mujika eta Gorka Arrese, guztiak, Juan Luis Zabalaren gidaritzapean. Euskal literatur panoraman aurki genitzakeen hiru editore garrantzitsu muturren aurrean eta guk belarriak tente-tente zer esango zutenaren esperoan.
Literaturaren etorkizunaz hitzegiten hasi bezain pronto hiru editoreak bat egin zuten: �ez dakigu nolakoa den gaur egungo irakurlea, ez dugu ezagutzen eta nekez ezagutu ahalko dugu etorkizun bateko irakurlea�. Honela, gaur egungo euskal irakurlearen bizi dituen jokamoldeak azaltzen saiatu ostean, Xabier Mendigurenek garbi utzi nahi izan zigun denoi �klaberik ez dagoela irakurlea osatzeko�. Hau esan eta berehala, hezkuntzaren papera aztertzen hasi ziren kulturaren eta bereziki euskal kulturaren transmisio lanetan. Liburu bat irakurtzeak prestakuntza bat eskatzen duela jakinarazi ziguten eta Xabierrek eta Inaziok beraien lanetan ikusten dutenez hezkuntzan egiten den prestakuntza ez da kalitatekoa.
Guk liburudendan egunero bizi dugun egoera bat jarri zuten ondoren mahai gainean. �Euskaldun asko ez dago euskal literatura irakurtzeko prest�. Euskaraz ikasi, bizi eta lan egiten duen jende asko ez dago prest euskarazko liburu bat irakurtzeko. Aukeran nahiago du erderazko eleberria euskarazkoa baino, ziurrenik ez baita gai kalitatezko irakurketa bat burutzeko. �Orduan zer egin beharko lukete argitaletxeek? Akaso maila jeitsi?� Gorka Arresek ez dio zentzurik bilatzen hori baieztatzen duten euskaldunen hitzei batik bat bere ustetan �Euskal literatura haur literaturaz beterik baitago�. Gorkaren hitzek beste bi hizlarien ezezkoa jaso zuten, honek aretoko giroa berotu zuen, baita farre algararen bat ere...
Zabalak Inaziori etorkizun batean irakurketan bizi izango diren joerei buruz galdetu zionean, honek argitaletxe eta idazleen tiradek izan dezaketen garrantzia nabarmendu izan nahi zuen. Irakurleak idazlearekin egingo du bidai hau. Xabier Mendigurenek euskarak normalizazioarekin bizi duen arazoa aipatu nahi izan zuen. Bere ustez �euskaran testu luzeek arrakasta edo ez arrakasta irakurlearen prestakuntza edo ez prestakuntzak baldintzatzen du�. Ez genuke hau esango Elkarrek argitaratu berri dituen Irigoienen eta Joxe Azurmendiren lanak ikusita... Bromak albo batera utzita, gu ere Mendigurenen iritzikoak gara.
Azken ordu erdirako utzi zuen Juan Luis Zabalak euskal literaturan euskarri berriek eta liburu elektronikoek eduki dezaketen paperari buruzko galderak. Xabier Mendigurenen hitzetan �irakurketa elektronikoa gauza minoritarioa da eta honela jarraituko du hurrengo urtetan�. Haren hitzetan industria teknologikoak literaturarekiko erakutsi duen bapateko interesak ez dituela moldeak aldatuko ezta irakurle kopurua aldatuko, ez gorantz eta ez beherantz. Gorkak aldiz etorkizun teknologikoa garbi ikusten du, horren adibide da nola izan diren arte guztiak teknologizatuak: �Baliabideak aldatu egingo dira, irakurlearen joerak aldatuko diren bezala�.
Hiru mahaikideek garbi utzi dute argitaletxe denak belarriak adi dituztela emango diren gertaeren aurrean. Bestalde, aitortu behar izan zuten ez daudela prest ebooken komertzializazio baterako. Gorkak gogorarazi digu badirela zazpi urte Susak beraien liburuak sarean zintzilikatzen dituztela.
Honela galderen ordua iritsi zen eta gure galderatxoa bota genuen: �euskal irakurlea eduki birtualak ordaintzeko prest egongo al da?� Estrategia egoki bat aplikatu ezkero, hau da, eduki digitalei prezio estrategiko egoki bat ezarri ezkero, seguruenik irakurleak ondo erantzungo duela esan zigun Xabierrek.
Gure ustez ordea, teknologiaren muga ez baldin bada ezabatzen eta liburu elektronikoa baino haratago begiratzeko gai ez baldin bagara, irakurlea ez baldin badugu hezitzen, laister ez da inor prest egongo zentimo bat ordaintzeko, kultura librearen babespean. Beldur gara ez diren musikaren pausu berak emango. Hala eta guztiz ere, gustora jaso dugu argitaletxeak gauza berriak egiteko prest daudela jakiteak, gauzak betiko moduan eginez gero ezinezkoa baita emaitza desberdin bat eduki.
Artikulu honetan jasotakoak gustura irakurri baldin badituzu, gogoratzen dizuegu beste lau aukera eder dituzuela ekitaldi bikain hauetaz gozatzeko. Hurrengoa: datorren ostegunean, urriak 8, Bilbon.
Irakurtzea behar dugu, eta agian, orain eta hemen, inoiz baino gehiago.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: eGaroa.com, Garoa Liburudenda
"Aukeran nahiago du erderazko eleberria euskarazkoa baino, ziurrenik ez baita gai kalitatezko irakurketa bat burutzeko"
Oraindik horrelakoekin gabiltza? eta zerikusirik ez du izango hemen beti gerra zibila, gerraostea edo eta-ri buruzko liburuegin gabiltzala behin eta berriro? eta begira "zein ongi erabili duen ergatibozkoa esaldi honetan".
Hemen bakarrik bi irakurle tiporentzat argitaratzen da, esaldia nola idatzita dagon zer esaten duen baino gehiago ardura dionarentzat alde batetik, eta haur/eskoletarako bestetik, besteok erdarara jo behar izaten dugu beste genero batzuen bila.
Euskal literaturi falta zaiona pulp-a da.
"Erdarazko irakurle bat"-i.
Zure ezjakintasuna handia ezezik olinpikoa ere bada.
Zoaz edozein liburudendatara eta begiratu euskarazko liburuen eskaintza eta bi aldiz pentsatu ezer horrelakorik idatzi aurretik.
Pentsatu, adibidez, zeuk irakurratako azken hamar liburuotan. Ez, ez iezaguzu esan zeintzuk diren, bakarrik pentsatu horrelako batzuk (ez horiek zehatz-mehatz, bai horrelako batzuk) ez dituzun topatu euskarazko eskaintzan. Pentsatu ere zergatik ez dituzun irakurtzen euskaraz. Gero, idatzi.
La rueda del tiempo - Jordan
Sherlock Holmes y la sabiduría de los muertos - Martinez
Mundo río -Farmer
la luna es una cruel amante - Heinlein
snowcrash - Stephenson
conan el destructor - Howard
carbono alterado - morgan
Libros sangrientos - Barker
Tormenta de espadas - martin
Zothique - C.A.Smith
esango euskaraz zer dagoen?
Onartu beharra dago Erdarazko Irakurleak baduela arrazoi pixka bat: zientzia fikzioa eta "helduentzako" fantasia oso gutxi landu dute euskal argitaletxeek, are gutxiago zerrendan agertzen den mailakoa (ez dira punta-puntako autoreak, Heinlein eta akaso Martin alde batera utzita). Alde horretatik, euskal idazleari kontuak eskatzea baino gehiago, itzulpen politika zabalago eta anbiziotsuago bat exijitu beharko genieke argitaletxeei eta administrazioari. Diot nik.
Dena dela, gero paradoxa batekin aurkitzen gara: euskal irakurleak ez dituela itzulpenak irakurtzen eta, zer esanik ez, erosten. Baina agian da "pulp" literatura gutxi itzultzen delako, hots, sorgin-gurpil bat. Egia esan, ez dakit.
Kaixo,
Nahiz eta hainbeste asaldura sortu duten hitzak Xabier Mendigurenenak izan, kronika nik idatzi nuen eta beharbada azalpenak ematea ere niri tokatzen zait, edo agian ez...
Aipatu duzuen puntua mahai inguruan ere sortu zen. "Zergaitik euskal liburugintzan itzulpenek ez dute lortzen bete beharko luketen hutsunea?" Gure liburu dendan bizi dugun egoerara zentratuz, zenbat euskal irakurle etortzen dira Paul Auster-en Brooklyn Follies liburuaren bila eta zenbatek eramaten dute euskarazko liburua? Nire ustez arazoa ez dago irakurlearen prestakuntzei soilik lotua. Neurri batean bai, baino errazegia da irakurlearen prestakuntzei errua botatzea, puntu asko aztertu beharko bait lirateke irakurlearengana iritsi aurretik.
"... besteok erdarara jo behar izaten dugu beste genero batzuen bila."
Hara, "beste generoak" esan, eta gero genero bakarreko hamar liburu aipatu, nonbait zeuk irakurritako azken hamar liburuak... Benetan horiek direla zeuk irakurritako azken hamarrak? Ea, egin benetako zerrenda, ausartzen bazara. Zeren:
Bat. Oso ebidentea da euskarazko liburuen eskaintza une honetan aski zabala dela, eta ez zeuk proposatzen duzun karikatura.
Bi. Ebidentea da baita ere hutsuneak eta gabeziak daudela, adibidez, zeuk aipatzen duzun generoa ("helduentzako fantasia" dela diote, neuk ez dut ezagutzen).
Hiru. Euskara hizkuntza txikia da eta egoera semi-kolonial batean dago. Gaztelaniarekin edo ingelesarekin komerzialki eta sozialki lehian ipini nahi izatea astakeria hutsa da.
Lau. Egoera hori ez da epe laburrera konponduko. Eta epe luzera, batek daki.
Bost. Ze hizkuntzatan irakurri zenuen zeuk "Eraztunen jauna"-ren trilogia? Badakizu zenbat kosta zen hori euskaraz argitaratzea?
Ez didazu sinisten horiek direla azken hamarrak? beno, ez naiz joango zure etxera liburuak erakustera...
hamar horiek genero bakarrekoak direla esaten duzu.. eta bai, argi erakusten duzu ez duzula generoa ezagutzen, fantasia eta zientzia fikzioa desberdintzeko gai ere ez bazara...
Euskararen egoeraren berri eman beharrik ez daukazu, ezagutzen dut (euskaldun guztiok bezala), eta gaztelania eta ingelesarekin lehian ipintzearena zuk esan duzu, ez nik.
Nik esaten dudan gauza bakarra da euskaraz dauden liburuetan genero batzuk falta direla, adibidez pulperoak direnak: fantasia, zientzia fikzioa eta terrorea, bakoitzak dituen lerro guztiak hutsik egonik: fantasia heroikoa, "espada y brujería", hard zientzia fikzioa, space opera, cyberpunka, terrore sobrenaturala, izu kosmikoa, gorea e.a. Komikiak salbatzen dira, hor zerbait badago.
Eta literatura genero horiek izan dira, hain justu, irakurle gazte mordoxka eder bat literaturara erakarri dituztenak mundu osoan.
Badirudi hemen ideia hori ez dela nahi ikusi, zu zara adibide argia, "hemen eskaintza aski zabala da" esan eta begiak ixten dituzue, eta gero ea gazteek zergatik ez duten euskaraz irakurtzen galdetzen duzue... Eta ez dut esaten hemengo idazleek hori idatzi behar dutenik, itzulpenenen aukeraketa klasikorroagatik ari naiz.
Haber, zer ari dira irakurtzen orain gazte guztiak? ba "crepúsculo", banpiroen liburu bat, terrore romantikoa. Hemen euskaraz ezer ez dagoen beste genero baten adibidea.
"Eraztunen jauna" ea nola irakurri nuen galdera ez dut ulertzen...gazteleraz irakurri nuen, une horretan ez zegoen euskaraz eta. Itzultzea lan handia kostatzeagatik berriro irakurri behar dudala ez didazu esango, ezta?
Fantasia generoko Harry potter, eragon, eraztunen jauna itzultzea aurrerapaso handi bat direla uste dut, baina hiru liburu horiek irakurri eta gero "se acabó". Zientzia fikzioan, nik dakidala 1984 dago, eta helduentzako terrorean.. e... ezer ez. Helduen literaturan munstrorik ez dago, ergatiboaren munstroa ez bada behintzat. Gu oso serioak gara, eta "fantasia eta txorakeria horiek umekeriak dira". Askok hori uste dutela iruditzen zait.
Horregatik askok beste hizkuntzetara jo behar izaten dugu, jende askok eta gazte gehienek gustoko duten generoen bila, eta eta ez "kalitatezko irakurketa egiten ez dakigulako".
Ez dut esaten gazteleraz argitaratzen diren liburu kopuru berak eduki behar dugunik, baina koño, gutxienez urtean hiru genero nagusi bakoitzeko pare bat pulpero atera poltsikoko formatuan, tapa bigunarekin eta 8 eurotan, eta ikusiko duzue nola jendea "kalitatezko irakurketa" egiten nola hasiko den...
Galdera bat egin nahiko nioke Erdarazko Irakurleari, bigarren intentziorik gabe guztiz (ez nuke nahi Edoizen-ek erabili duen tonuarekin ari naizela pentsa zezan): irakurri al duzu Suzanne Collins-en "Gose jokoak" zientzia-fikzioko best-sellerra? Nik uste dut zure proposamenaren ildotik doazela mota horretako argitarapenak; kasik parean atera ziren gaztelaniazko eta euskarazko itzulpenak, gainera. Baina ez dakit Alberdaniari zer moduz atera zaion jokaldia, hots, nahikoa saldu duen, hortik jotzen jarraitzeko, ala ez...
Ba hemen azkenean aipatu duzuen liburu hori irakurri dut eta iruzkintxo bat kargatu dut Sustatura.
Solasaldi horri buruzkoa irakurri aurretik egunkariek dakarten beste honekin entretenitu naiz: Amazonek 100.000 euroko kalte-ordaina emanen dio 17 urteko gazte estatubatuar bati. Antza denez, Interneteko denda auzitara eraman zuen gazteak, bere Kindle liburu elektronikotik Orwellen 1984 eleberria ezabatzean liburuari buruz oporretako eskola lan baterako bertan idatziak zituen apunteak ere desagertu zirelako.
Adin horretako alaba bat dudanez, aurten eskolako irakurgaien artean 1984 daukana gainera, nahi gabe etorri zait burura: