Iazko urriaren 8an hil zen Gotzon Garate jesuita, idazle, eta euskaltzale elgoibartarra. Aurki urtea beteko da agur esan zigula, baina Gotzon akorduan daukagu elgoibartarrok; ez gara berak egindakoaz ahaztu. Elgoibartarron herri-omenaldia jasoko du urriaren 8an Gotzonek, eta azaroaren 11ra arte iraungo du haren omenezko egitarauak.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak elkarlanean antolatu dugun omenaldi-programak bi helburu nagusi ditu:
Eta bi helburu hauek ahal dugun txukunen betetzeko helburuarekin, honako programa prestatu dugu:
Urriaren 8an izango da.
Gotzonen lanen erakusketa
Urriaren 9an Gotzonen lanen gaineko erakusketa inauguratuko dugu. Estreinako eguneko erakusketa, gainera, Gotzonen ikasle eta lankide izan zen Jabier Kaltzakortak gidatuko du.
Inaugurazioaren ondoren, Gotzoni hainbeste gustatzen zitzaion gauza bat egingo dugu: kantatu. Kantu kalejira antolatu dugu, eta kalez kale jardungo dugu kantari.
Urriaren 16an Gotzoni eskainitako gehigarri berezia argitaratuko dugu Barren astekarian. Gehigarrian, urriaren 8ko omenaldiko erretratuekin batera, iritzi artikuluak, Gotzonen etxekoak eta txikitako lagunak, eta beste hainbat kontu ikusi eta irakurriko dugu.
Omenaldi-programarekin amaitzeko, hiru hitzaldi eta ikuskizun bat izango ditugu.
Azaroak 11: "Mende baten aldarria" bertso-ikuskizuna. Xabier Amuriza eta Jon Maia.
Hitzaldiak Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango dira, arratsaldeko 19:00etan hasita. "Mende baten aldarria" ikuskizuna, berriz, Musika Eskolako auditorioan izango da, ordu berean.
Erantzun
Sartu