Teknologia albisteak
1

Telebistako aurkezle espainiar ezagunak garestiegiak omen dira ETBrentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-09-29 : 17:09

Iraila hasieran atera zuen Sustatuk. Espainiako konfidentzial baten arabera, itxura ez hain euskalduneko aurkezleak behar zituela ETBk bere albistegietarako. Aurkezle batzuk kendu dituzte pantailatik, baina ez dirudi fitxaje berririk egin dutenik. Noticias taldearen arabera, garestiegiak direlako.

Badirudi Alberto Surio zuzendariaren nahia zela Espainiako aurpegi ezagunak jartzea ETBko albistegietan. Espainiar konfidentzial batek sareratu zuenez, Lourdes Maldonado fitxatu nahi zuen Suriok, baina Noticias de Gipuzkoa egunkariaren arabera diru gehiegi eskatu du honek, eta horregatik etsi diote Espainian ezagunak diren aurkezleak lortzeko ahaleginari. Horren aurrean, aldaketak EITB barruko barne-mugimenduak izan dira.

ETBk aurkeztu du bere programazio berria, eta horrekin batera, albistegietan izango diren aldaketak. Gaur Egun saiotik 3 aurkezle kendu dituzte, eta beste bat Teleberrira pasa.

  • Maddalen Iriarte euskarazko albistegi eta elkarrizketa saioen aurkezle izan da azken bi hamarkadetan, eta orain ez dago garbi bere etorkizuna. 1999. urtean Iparragirre Saria jaso zuen. Aitziber Fernandez El Punto saioko aurkezlea arituko da Gaur Egunen.
  • Asier Odriozola Gaur Egunetik Teleberri erdal albistegira pasa dute. Odriozolak Maddalen Iriarterekin batera aurkezten zuen Gaur Egun. Odriozolarekin batera, Andrea Arrizabalaga ETBko kazetaria jarri dute eguerdiko Teleberri aurkezten. Juan Carlos Etxeberriaren lekua beteko du Odriozolak. Etxeberriak Miramongo EITBren egoitzan komunikazio lanak egingo ditu aurrerantzean.
  • Maribel Aizarna eguerdiko Gaur Egunen aurkezlea ere pantailatik kanpo utzi dute. Bere ordez Mundo.Hoy eta Gauberrin aritutako Amaia Cayero jarri dute, Xabier Usabiagarekin batera.
  • Ainhoa Larretxea ETB1eko asteburuetako albistegien aurkezle izan da orain arte. Ander Arzak Parisko korrespontsala izango da orain asteburuetako aurkezlea.

Saio berriak

  • Erdal katean Egun On Euskadi saio berria Vanessa Sanchezek eta Aitzol Zubizarretak aurkeztuko dute.
  • "Gauberri": Orain arte erredakzioan lanean egon den Saioa Martijak zuzenduko du. Ez da saio berria berez, baina ETB3tik ETB1era pasa dute, eta hortaz ba da berritasuna ETB1en.

Erantzunak

Sustatu
2009-09-29 : 19:17

Twitterretik esan digu Gorka Bereziartuak: baliteke Maddalen Iriartek gaueko eztabaida saio berri bat aurkeztea.


Bestalde, Joxe Aranzabalek gogoeta plazaratu du: Barbie estiloko aurkezleak aukeratzen dituzte albistegietan. politak, gazteak, argalak, ilehoriak, begi argiak… izango ote da indarkeria larregi dagoela mundu honetan, eta leundu beharra dagoela berau aurkezteko modua?


Erantzun

Sartu