Non dago Markos?
2009-09-30 13:09
Patxitraperok hau idatzi zuen iragan ostegunean:
Uda sasoia bukatu da, baina Markos Zapiain ez da ageri.
Kezkatuta, Zapiainen ausentziari azalpen bila hasi zen Patxi:
- Liburu artean da?
- Meditazio fase sakon baten zurrunbiloaren begian?
- Tabako bila aldegin du eta ez da oraindik bueltatu?
Gogoeta sakona plazaratu zuen galderen ondoren:
Bizi gaitezke Paul Newman gabe, are Michael Jackson gabe, baina nezkez izango du gure arnasak bizitxisparik, bera gabe.
Lasaitu ederra hartu zuen Patxitraperok gauerdian. Markos ez zen blogera itzuli, baina bai Kalakara, eta bideoa igo zuen Patxik.
Markos itzuli da
Patxitraperoren artikuluak 24 orduren buruan izan du efektua, eta ostiraletik hona egunero idatzi du Markosek, larunbatean izan ezik.
Erantzunak kargatzen...