Sustatu logoa Teknologia albisteak

Internet eta informatikari buruzko saio berria Euskadi Irratian

Sustatu
2009-10-01 09:10

Aste hontan jarriko dute martxan Abildua saioa Euskadi Irratian. Gai bat aukeratuko dute astero, eta horren inguruko elkarrizketak eta erreportajeak egingo dituzte, Interneten aritzen ez den jendeak ere gauzak ikasteko asmoz.

Horrekin batera, asteko bideo eta audio esanguratsu batzuk aipatuko dituzte, eta "webgune interesgarriak" ere komentatuko dituzte saio honetan. eitb.com promozionatzeko erabili nahi dute irrati saioa.

Xabier Unanue aurkezlea Amarauna saioan aritutakoa da, eta bertan tartetxo bat aritzen dira hainbat euskal blogari. Tarte hori Teknopatak igandero sareratzen du. Josu Barandalla kolaboratzailea Mod-pc foroko erabiltzailea da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu