Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hezkuntza sailburuaren azalpenak LH5eko ikasleei emango zaizkien ordenagailuez

Sustatu
2009-10-02 12:10

Lehen Hezkuntzako 5. kurtsoko geletan banatuko diren ordenagailu eramangarri txikietan euskara aldez aurretik aukeratutako hizkuntza gisa izango al dute erabiltzaileek (ikasle eta irakasleek) interfazean eta nabigatzailean? Hornitzaileari hau adierazi al zaio?

Aldez aurretik aukeratutako hizkuntza euskara izango da B eta D ereduetako ikasleentzat eta gaztelania A eredukoentzat. Puntu hau ekipoek izan beharreko konfigurazioa adierazteko unean esango zaio erabiltzaileari, 1. loteko oinarri teknikoen pleguak 7. atalean adierazten denez.

Microsoft One Note programan euskara lokalizatuta ez dagoela eta 18500 lizentzia eskuratuko direla kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak edo Eusko Jaurlaritzako beste sail batek akordioren bat lortu al dute Microsoft-ekin, software hori euskaraz aurkitu ahal izateko?

Hezkuntza Sailak ez du inolako negoziaziorik egin Microsoft enpresarekin, software hori euskaraz aurkitu ahal izateko. Hezkuntza Sailak ez ditu euskaraz aurkitu ezin diren softwareak kargatuko B eta D ereduetako ikasleentzako ekipoetan.

Softwarea euskaraz aurkitu ahal izatearen baldintzapean egongo al da Microsoft One Noteren lizentziak erostea? Edo, egokiagoa litzatekeena, emango al zaio software libreari lehentasuna eta garapen horiek lizentzia libreekin eta euskaraz egingo al dira?

Hezkuntza Sailak Office Standard eta Microsoft One Noteren lizentziak lizitatu ditu. Izan ere, Microsoft enpresak ateratako pakete batean dator lizentzia horiek, Windows XP Home OEM lizentziarekin batera, eskuratzea. Pakete hori 2.0. eskola deritzona da eta oso prezio ona du balizko lizitatzaileentzat. Lotean eskuratze horrek, prezioaren arrazoiengatik, ez du produktu horiek ekipoetan instalatu behar direnik esan nahi. Ekipo guztiek abiatzeko bi puntu dituzte disko gogorrean eta haietako batean Linuxetik datorren sistema operatibo libre bat joango da, euskarara itzulita egongo dena. Bi puntutan ezarriko dira euskaraz lokalizatu ahal diren programak, lizenzia libreekin batez ere. Une hauetan irizpide hauekin ebaluatzen ari da Lehen Hezkuntzako 5.eko ikasleei entregatu beharreko ordenagailuetan instalatu behar den softwarea.

Zergatik ez zaio software libreari lehentasunik eman eta zergatik ez dira garapen horiek lizentzia libreekin gauzatu?

Aurreko erantzunean esan den legez, ebaluatzen ari da hezkuntza-sistemarako software egokia. Une honetan Lehen Hezkuntzako 5. kurtsoan fokalizatuta dago eta software libreari ematen zaio lehentasuna. Gehigarri gisa, prestakuntza-programa bat egiten ari gara, lizentzia libreekin dituzten tresnetan prestakuntza sartzen duena, programak dakartzan gainontzeko prestakuntza-premiei gehitu beharrekoa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu